Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

Kursaal ekitaldi berriekin ateak irekitzen ditu, COVID-19ko geldialdiaren ostean

Gaurkotasuna / 5 ekaina, 2020

Txarteldegia ekainaren 8tik aurrera egongo da zabalik

Kursaal Biltzar Jauregia eta Auditorioak bere jarduera berreskuratzen du, COVID-19ren agerpenaren ondorioz bere jarduera martxoaren 8an gelditu ondoren, eta berriz ere ekitaldi berriak hartzen ditu. Ilusioz eta arduraz ekingo dio Kursaalek etapa berriari. Osasun-agintarien gomendioak eta gidak jarraituz, eta arriskuak identifikatu eta aztertu ondoren, babes-neurriak ezarri dira zerbitzu eta instalazioetan. Horretarako, protokolo espezifikoak prestatu dira, pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatzeko, bai bileretako ekitaldietarako, bai kultura-ekitaldietarako.

Hasiera berri honetan, lehen hitzordua Lacunzako ekitaldi bat izango da, ekainaren 12an Cambridgeko ingeles azterketak egingo direlarik. Hilaren 23an Iberpapel enpresako akziodunen batzarra ospatuko da. Halaber, hainbat bilera erreserba kudeatzen ari dira ekainerako.

Txarteldegia irekitzea

Kursaaleko txarteldegia ekainaren 8tik aurrera zabalik egongo da. Jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera 11:30etik 13:30era izango da.

Era berean, 943 003 039 telefonoaren bidez edo tiketak@kursaal.eus helbidera mezu bat bidaliz txarteldegiarekin kontaktuan jartzeko aukera dago.

Txarteldegira hurbiltzen diren guztiei eskatzen zaie segurtasun-distantzia mantentzeko ilara egiten dutenean.