Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

Kursaal Eszenak ekaineko programazioa suspenditu du

Gaurkotasuna / 12 maiatza, 2020

Bryan Ferry eta Wilcoren kontzertuak datorren urtera atzeratu dira; Zuccheroren emanaldia, aldiz, bertan behera gelditu da.

COVID-19ak eragindako aparteko egoera eta kultur ekitaldiak antolatu eta garatzeko agintariek ezarritako osasun-neurriak direla eta, Kursaal Eszenak ekainerako aurreikustia zeukan programazioa suspenditu egin da. Hala, Bryan Ferry britaniarrak ekainaren 22an eskaintzekoa zuen kontzertua urtebete atzeratu da eta 2021eko ekainaren 22an ospatuko da. Ekainaren 30ean egitekoa zen Wilcoren kontzertua ere datorren urtera atzeratu da eta, hau horrela, 2021eko ekainaren 15ean izango da Ipar Amerikako bandaz gozatzeko aukera. Azkenik, ekainaren 19rako aurreikusita zegoen Zucchero italiarraren emanaldia bertan behera gelditu da.

 

Bryan Ferry eta Wilcoren kontzertuetarako gaurdaino eskuratutako sarrerak balekoak izango dira datorren urteko data berrietarako. Sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu nahi duten lagunek, aldiz, kursaaleszena@kursaal.eus posta elektronikora idatzi beharko dute eskaria eginaz (itzulketa eskatzeko epea: azaroaren 30 artekoa da).

Bertan behera gelditu den Zuccheroren kontzerturako sarrerak internet bidez erosi zituzten lagunei automatikoki egingo zaie diru itzulketa. Sarrerak leihatilan eskuratu zituztenek, aldiz, kursaaleszena@kursaal.eus posta elektronikora idatzi beharko dute euren datuak adieraziz.