menu

Kursaal Eszenak maiatzeko programazioa suspenditu du

Gaurkotasuna / 15 apirila, 2020

Izaroren bi kontzertuak urrira atzeratu dira; Musika Familian ataleko “Eko-Musik” kontzertua berriz, azarora. Azkenik, Dantza Konpainia Nazionalaren emanaldiari dagokionez esan, bertan behera gelditu dela.

Koronabirusaren hedapenaren aurrean euste-neurri bezala eta Alarma Egoeraren luzapena dela eta, Kursaal Eszenak maiatzerako aurreikusita zeukan programazioa suspenditu egin da. Hala, Izarok eskaintzekoak zituen bi kontzertuak (hasiera batean martxoaren 21 eta 29an egitekoak zirenak eta gero maiatzaren 19 eta 20ra atzeratu zirenak) urriaren 27 eta 28ra pasa dira, hurrenez hurren. Haurrei zuzendutako Musika Familian atalaren baitan, maiatzaren 16an egitekoa zen “Eko-Musik” kontzertua berriz, azaroaren 14ra atzeratu da. Dantza Konpainia Nazionalak maiatzaren 26an eskaintzekoa zuen emanaldia, azkenik, bertan behera gelditu da.

Izaroren kontzertuetarako gaurdaino eskuratutako sarrerak baleko izango dira urriko hitzordu berrietarako. Hala, sarrerak martxoaren 21/maiatzaren 19rako erosi zituzten lagunek urriaren 27ko hitzordura etortzeko enplegatu ahal izango dituzte sarrera horiek; eta martxoaren 29/maiatzaren 20ko sarrerak baleko izango dira urriaren 28rako. Data aldaketa edota sarreraren zenbatekoa itzultzeko eskatu nahi duten lagunek, berriz, kursaaleszena@kursaal.eus posta-helbidera idatzi beharko dute, euren eskariaren berri emanaz (Data aldaketa edo itzultzea eskatzeko epea: ekainaren 30 artekoa da).

Haurrentzako “Eko-Musik” kontzerturako erositako sarrerekin, gauza bera: orain arte erositako sarrerak baleko izango dira azaroaren 14ko hitzordu berrirako. Sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu nahi duten lagunek, aldiz, kursaaleszena@kursaal.eus posta elektronikora idatzi beharko dute eskaria eginaz (itzulketa eskatzeko epea: ekainaren 30 artekoa da).

Bertan behera gelditu den hitzorduari dagokionean (maiatzaren 26an Dantza Konpainia Nazionalak eskaintzekoa zuen emanaldia): sarrerak internet bidez erosi zituzten lagunei automatikoki egingo zaie diru itzulketa. Sarrerak leihatilan eskuratu zituztenek, aldiz, kursaaleszena@kursaal.eus posta elektronikora idatzi beharko dute euren datuak adieraziz. Kursaal Eszenako abonatuek, azkenik, zuzenean jasoko dute Dantza Konpainia Nazionalaren emanaldiari abonuan dagokion zenbatekoa.

Kursaaleko lan-taldea etxetik lanean dihardu

Gaurkotasuna / 1 apirila, 2020

Osasun-larrialdia dela eta, eta COVID-19ren hedapena saihesteko euste-neurri gisa, Kursaal itxita dago alarma estatua irauten duen bitartean. Hala ere, gure taldeak lanean jarraitzen du, eta eskaera guztiei erantzuten jarraituko die etxetik. Edozein iradozun izanez gero info@kursaal.eus helbidearen bidez gurekin kontaktuan jarri zaitezke.

Gure ohiko komunikazio-kanalen bidez, gerta daitekeen berritasunen berri emango dizuegu.

Kursaaleko lan-taldeak animo handia opa dizue eta espero dugu ekitaldi, kongresu, ikuskizun eta kontzertuez laster berriro gozatu ahal izatea. Oraingoz #EtxeanGeratzenGara #DenonArteanLortukoDugu.