menu

Kursaal gauero urdin kolorez argiztatzen da osasun arloko profesionalei babesa adierazteko

Gaurkotasuna / 26 martxoa, 2020

Koronabirusaren aurka lanean diharduten osasun arloko zein gainontzeko profesional guztiei babesa adierazteko, Kursaala urdin kolorez argiztatuko da gauero.

Modu honetan, Kursaalak koronabirusaren aurka borrokan eta lanean ari diren profesionalen lanaren aitorpena eta esker ona adierazi nahi dizkie.

Amaral

Kursaal Eszenak apirileko programazioa suspenditu du

Gaurkotasuna / 25 martxoa, 2020

Amaralen kontzertua azarora atzeratu da; “Requiem”a eta Norvegiako Irratiko Orkestraren kontzertua berriz, bertan behera gelditu dira

 Koronabirusaren hedapenaren aurrean euste-neurri bezala eta Alarma Egoeraren luzapena dela eta, Kursaal Eszenak apirilerako aurreikusita zeukan programazioa suspenditu egin da. Hala, Amaral taldearen kontzertua, apirilaren 18an egitekoa zena, azaroaren 19ra atzeratu da. Apirilaren 4an Stuttgartko Kammerchor & Hofkapellek eskaintzekoa zuen “Requiem”a eta Norvegiako Irratiko Orkestrak Kursaal Auditorioarekin apirilaren 29an zuen hitzordua, berriz, bertan behera gelditu dira.

Amaralen kontzerturako gaurdaino eskuratutako sarrerak balekoak izango dira azaroko hitzordu berrirako. Sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu nahi duten lagunek, aldiz, kursaaleszena@kursaal.eus posta elektronikora idatzi beharko dute eskaria eginaz (itzulketa eskatzeko epea: ekainaren 30 artekoa da).

Bi kontzertu klasikoei dagokienean, sarrerak internet bidez erosi zituzten lagunei automatikoki egingo zaie diru itzulketa. Sarrerak leihatilan eskuratu zituztenek, aldiz, kursaaleszena@kursaal.eus posta elektronikora idatzi beharko dute euren datuak adieraziz. Abonatuek, azkenik, zuzenean jasoko dute bi kontzertuei dagokien zenbatekoa.

Kursaal Eszenak martxoko programazioa suspenditzen du

Gaurkotasuna / 13 martxoa, 2020

Igande honetan Turingo RAIren Orkestrak eskaintzekoa zuen kontzertua bertan behera gelditzeaz gain, IZAROren kontzertuak maiatzaren 19 eta 20ra atzeratzen dira

Koronabirusaren hedapena ekiditeko zuhurtzia-neurri bezala, Kursaal Eszenaren programazioaren baitan, martxoaren 21 eta 29an, Izarok Kursaal Auditorioan eskaintzekoak zituen bi kontzertuak maiatzaren 19 eta 20ra atzeratu dira, hurrenez hurren.

Martxoan egitekoak ziren kontzertuetarako erositako sarrerak baleko izango dira maiatzeko hitzorduetarako. Hala, sarrerak martxoaren 21ko kontzerturako erosi dituzten lagunek maiatzaren 19ko hitzordura etortzeko emplegatu ahal izango dituzte sarrera horiek, eta martxoaren 29rako sarrerak baleko izango dira maiatzaren 20rako.

Data aldaketa edota sarreraren zenbatekoa itzultzeko eskatu nahi duten lagunek, aldiz, kursaaleszena@kursaal.eus posta-helbidera idatzi beharko dute, euren eskariaren berri emanaz.

Koronabirusa: informazioa eta gomendioak

Gaurkotasuna / 5 martxoa, 2020

Koronabirus bidezko gaixotasunaren agerraldiak izan duen bilakaera ikusita, eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Turismoaren Mundu Erakundeak (OMT) turismoari eta COVID-19ri buruz abiarazi duten komunikatuak adierazten zuen bezala, koordinazioa eta erantzukizuna oinarrizko bi zutabeak izan behar dira bizitzen ari garen egoeraren aurrean.

Espainiak bidaia, bilera eta ekitaldietarako helmuga segurua izaten jarraitzen du. Osasun Ministerioa eta Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseilua aktiboki monitorizatzen ari dira COVID-19 (koronabirusa)-ren agerraldia eta bilakaera, eta lanean ari dira Osasunaren Mundu Erakundearekin eta nazioarteko beste kide batzuekin.

Kursaal  Biltzar Jauregi eta Auditorioan lanean ari gara, ekitaldien parte-hartzaileen osasuna eta segurtasuna bermatzen lagunduko duten politika eta prozedura guztiak indarrean eta eguneratuta egon daitezen.

Ekitaldietara joaten diren pertsonen eta gure lan-taldearen ongizatea da gure lehentasun nagusia. Horretarako, neurri hauek hartu ditugu:

  • Ekintza-planak prestatu ditugu gure zerbitzu-hornitzaileekin batera, kutsaduraren susmoa izanez gero, Osakidetzak ezarritako jarraibideen (irizpideen) arabera jokatu dugu.
  • Sintomak izan ditzaketen pertsonak isolatzeko gelak identifikatu dira, bertan osasun-laguntzaren zain dauden bitartean egoteko.
  • Gure taldeak, ekitaldi bakoitzaren beharren arabera, edozein laguntza-neurri gehigarri aztertzeko eta ezartzeko prest daude.
  • Gure instalazioetako garbiketa- eta desinfekzio-prozedurak hobetu dira. Gure garbiketa-taldeak desinfektatzeko prozesuak indartu ditu ekitaldiak irauten duen egunetan, kontaktu ugariko eremuei estaldura handiagoa eskaintzeko (harrera, atsedenlekuak, bainugelak, heldulekuak eta sarrerako ateak).

Kursaalen egindako ekitaldietan parte hartzen dutenentzako gomendioak:

  • Ekitaldi batera joateko asmoa baduzu eta kutsatu izanaren zalantza baduzu, atzeratu bisita eta deitu 900 20 30 50 zenbakira (Osakidetzako arreta-zenbakia).
  • Ekitaldian zehar sintomak izaten hasten bazara, Kursaaleko langileei jakinaraz iezaiezu.
  • Higiene-neurrien oroigarria gure komun guztietan ezarri dugu.
  • OMEk gomendatutako higiene-neurriak errespetatzera ere gonbidatzen zaitugu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu erreferentzia-guneak:

OME

https://www.who.int/es/emergencies/diseases/novel-coronavirus-2019

Europar Batasuna

https://www.ecdc.europa.eu/en/novel-coronavirus-china

Osasun Ministerioa:

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/sanidadExterior/salud/home.htm

Osakidetza:

https://www.euskadi.eus/koronabirus-berriaren-aurrean-euskadin-jarduteko-informazioa-eta-gomendio-orokorrak/web01-a2gaixo/eu/

Bertan behera gelditu da Turingo RAIren Orkestra Sinfonikoak Kursaalen eskaintzekoa zuen kontzertua  

Gaurkotasuna / 5 martxoa, 2020

Datorren martxoaren 15ean Turingo RAIren Orkestra Sinfonikoak Kursaal Auditorioan eskaintzekoa zuen kontzertua bertan behera gelditu da. Orkestra italiarrak Kursaalarekin zuen hitzordua, martxoaren 11ean hasita egitekoa zuen biraren baitan zegoen, baina formazio sinfonikoaren ardura duen erakundeak aipatu bira suspenditzeko aldebakarreko erabakia hartu du, coronavirusaren hedapenaren aurrean zuhurtzia-neurri bezala.

Sarrera Internet bidez erosi zuten lagunei, automatikoki egingo zaie diru itzulketa. Leihatilan erosi zutenek, aldiz, 943 00 31 70 telefonora deitu beharko dute.

Abonatuen kasuan, Kursaal Eszena haietako bakoitzarekin harremanetan jarriko da xehetasun guztiak azaltzeko.