Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

KURSAAL ESZENAREN DENBORALDI BERRIA MUSIKA BARROKOAREN FUNTSA ESKAINIKO DUEN KONTZERTU BATEKIN ABIARAZIKO DA

Gaurkotasuna / 12 otsaila, 2020

Cappella Neapolitana taldeak “Marc´Antonio e Cleopatra” izeneko bi ahotsetarako obra zoragarria eskainiko du. Antzinako musikako talde honekin hitzordua ostegun honetan, otsailak 13, izango da Kursaal Auditorioan .

Johann Adolph Hasseren “Marc’Antonio e Cleopatra” izeneko bi ahotserako serenata zoragarria izango da Kursaal Eszenaren denboraldi berrian eskainiko den lehen kontzertuaren ardatza.

Beren programen originaltasunak eta interpretazio-praxi barrokoaren errespetu zorrotzak genero honetako formazio nagusietako bat bihurtu dute Cappella Neapolitana taldea. Taldekide guztiak musika-errepertorio napolitarraren interpretazioan espezializatutako instrumentistak eta abeslariak dira, eta, hala, Accademia di Santa Cecilia di Roma bezalako agertoki garrantzitsuetan parte hartzera gonbidatu dituzte.

Johann Adolph Hasse Alemanian jaio zen, baina oso gazterik heldu zen Napolesera Nicola Porpora eta Alessandro Scarlattirekin trebatzeko, eta XVIII. mendeko agertokiko musikagilerik garrantzitsuenetako bat izatera heldu zen. Carlo Carmignano napolitar aberatsak enkargatu zion obra, eta 1725eko ekainean estreinatu zen haren mendialdeko egoitzan. Ordu arte Hasse gazteak ez zuen ahotserako ezer garrantzitsurik idatzi, eta Vittoria Testi kontraltoa Marco Antonioren rolean eta 19 urteko Farinelli castratoa izan ziren, Kleopatra gisa, estreinaldiko bakarlariak. Halako kantariekin, Hassek bide librea eman zion bere irudimenari, eta su artifizialez eta birtuosismoz beteriko obra bat sortu zuen. Napoliko publikoa konkistatu ondoren, konpositore gaztea Europa osoan hasi zen ezaguna egiten.

Itun suizida batean elkartu aurretik, Marko Antoniok eta Kleopatrak beren pasioa adierazten dute, bakoitzak bere erara. Sinfonia batekin hasten da serenata, hiru mugimendutan (Spiritoro e staccato – Allegro – Grazioso), eta ondoren bi atal datoz, bakoitza da capoekiko lau arien segida batez osatua (bina bi bakarlarientzat), errezitatiboekin tartekatuta. Atal bakoitza duo batekin amaitzen da. Bi rolak interpretatzeko, errepertorio honetan espezializatutako bi ahots gonbidatu ditu Capella Neapolitanak: Marta Fumagalli mezzosopranoa, larria, leuna eta paperik birtuosoenen interpretazioa ahalbidetzen dion teknika duena, eta Leslie Visco, soprano napolitar gaztea.

 

CAPPELLA NEAPOLITANA
Otsailak 13 osteguna
Kursaal Auditorioa
45 / 36 / 29 / 23 / 11 €
Sarrera erosi