menu

Kontzertu ‘madarikatua’ eta ‘finale’-a berreskuratu zaion sinfonia bat Euskadiko Orkestraren urte musikala estreinatzeko

Gaurkotasuna / 9 urtarrila, 2020

Frank Peter Zimmermann bakarlari gonbidatuak bertan behera utzi du datozen egunetarako programatutako kontzertua. Erortze handi batek eragindako lesio baten ondorioz, bertan behera utzi behar izan ditu Euskadiko Orkestrarekin programatutako bost kontzertuak. Halakorik ezean, orkestrak Brucknerren 9. Sinfonia interpretatuko du azken bertsioan, bigarren zatirako hasieran programatutako hiru mugimenduei laugarren Finale ezohikoa gehituz. Sinfonia osoa 90 minutuko musikak osatzen du, eta horrek esan nahi du hasierako programaren iraupen bera duela. Aukera paregabea izango da Austriako konpositorearen “azken maisulantzat” jo izan dena bere osotasunean ezagutzeko.