Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

Los Secretos

Los Secretos taldeak bere azken lana aurkeztuko du Kursaalen

Gaurkotasuna / 30 urtarrila, 2020

Los Secretos taldeak bere azken lana, “Mi Paraiso” izenekoa, aurkeztuko du ostiral honetan (urtarrilak 31 / 20:00)  Kursaaleko Auditorioan, salgai sarrera gutxi batzuk baino gelditzen ez direlarik. Alvaro Urquijok gidatzen duen banda honen hamalaugarren estudioko lana da hauxe.

Tendentzia eta modetatik at, Los Secretos taldeak, ilezkorrak diren bere kantuen grinari bere horretan eutsi dio denboran zehar, eta grina hori bera helarazi nahi izan die, taldearen musika imitaezin eta denboraz kanpokoarekin hazi diren jarraitzaileei.

Taldea sortu zenetik 40 urte igaro diren honetan, Los Secretos funtsezko banda da estatu espainiarrean. 80.hamarkadan Madrilgo olatu berriko talde ikurra izandakoak, hiru kide historikoren heriotza gainditzea lortu du eta ave fenix gisa behin eta berriz berpiztu da, XIX. mende honetan, beraien kontzertuetan lau belaunaldi ezberdin elkartzeko gai izatea lortu duelarik.

Los Secretos
Urtarrilak 31 Ostirala /20:00
Kursaal Auditorioa
28 €