menu

Concerto Kölnek eguberrietako espirituaz kutsatzera gonbidatzen gaitu, maila goreneko musika barrokoarekin

Gaurkotasuna / 13 abendua, 2019

Concerto Köln orkestra alemaniarra 1985ean sortu zen, 30 urtetik gorako ibilbidea du beraz, eta aldi barrokoari eskainitako talde nagusietako bat da gaur egungo musika-panoraman. Talde alemaniar ezaguna Kursaal Eszenako denboraldian arituko da datorren larunbatean, hilak 14, arratsaldeko 20:00etan.

Orkestra batez ere musika barrokoari lotua badago ere, lehen barrokoko musikatik klasizismoraino doan errepertorioa du, eta XIX. mendera arte iristen da. Kontzertu

jardueraz gainera, topaketak eta mintegiak ere egiten ditu, eta, hala, Concerto Kölnen egoitza Kolonia hiriko lehen antzinako musikaren zentroa bihurtu da.

Oraingo honetan, nagusiki XVIII. mendearen lehen erdiko concerti grossiek osatutako programa bat aurkezten du. Concerto grosso barrokoko musika instrumentalaren mota garrantzitsuena da, non concertino (baita soli edo nagusi ere) izeneko bakarlari-talde txiki bat orkestraren edo ripienoaren gainerakoei (tutti) kontrajartzen zaien.

Emanaldi honetan eskainiko dira gainera Geminianik eta Avisonek konposaturiko genero horren hainbat lan, baita Vivaldiren eta Telemannen musika-tresna bakarlarientzako bi kontzertu ere. Eguberriei eskainitako hainbat lanekin (Vivaldiren Il riposo per il Natale kontzertua ere entzungo dugu), Eguberrietako espirituaz kutsatzera gonbidatzen gaitu alemaniar taldeak, mailarik goreneko musika barrokoarekin.

CONCERTO KÖLN
Abenduak 14 larunbata / 20:00
Auditorio Kursaal
45 / 36 / 29 / 23 / 11 €

 Sarrera erosi   pdf Programa de mano