Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

IZAROk bigarren kontzertu bat eskainiko du Kursaalen

Gaurkotasuna / 19 abendua, 2019

Mallabiako Izaro abeslari gazteak bi kontzertu eskainiko ditu Kursaal Eszenaren denboraldi berrian, bere azken lana, “Limones en invierno” izenekoa aurkezteko.

Hasiera batean iragarritako datari, 2020ko martxoak 21, hitzordu berri bat erantsi zaio orain, hain zuzen ere 2020ko martxoaren 29an, igandean, 19:00etan.

Bi kontzertu hauetarako sarrerek prezio bakarra dute, 25 €, eta bi eratara eskura daitezke: www.kursaal.eus orria bitarteko (baimendutako online salmenta kanal bakarra) edota Kursaaleko leihatilara hurbilduta. Martxoaren 29ko kontzerturako sarreren salmenta bihar ostirala abiaraziko da, goizeko 11:30etan.

Bere debut album nabarmenaren (“Om”, 2016) eta ospetsu bihurtu zuen bigarren diskoaren ondoren (“Eason”, 2018), Izarok estudioko bere hirugarren lana, “Limones en invierno” izenekoa, aurkeztuko du orain. Abeslariaren beraren esanetan, disko berriak “kolore, usain, tenperatura eta kontraste kitzikagarriak biltzen ditu; bertan jaso dira egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak, baina baita neguan hezurretaraino bustitzen gaituzten paisaia lainotsuak ere”.

IZARO
Martxoak 21, larunbata / 20:00
Martxoak 29, igandea / 19:00 (data berria)
Kursaal Auditorioa
25 €