Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

National Classical Balletak Cascanueces eta El Lago de los Cisnes obrak interpretatuko ditu Moscow State Balletaren ordez

Gaurkotasuna / 16 abendua, 2019

NK Producciones Artísticas, S.L.U.-k Kursaalari jakinarazi dionez, Cascanuences y el Lago de los Cisnes balletak aldaketak izan dituztela eta National Classical Balletak interpretatuko dituela.

Jakinarazten zaituztegu, abenduaren 27ko El CASCANUECES, Tchaikovsky e Ivanov ikuskizuna eta urtarrilaren 2ko EL LAGO DE LOS CISNES Tchaikovsky – Petipa ikuskizunak National Classical Ballet konpainiak interpretatuko dituela, Moscow State Balletaren ordez.

Ikuskizun horietarako sarrerak erosi eta programazio berrian interesik ez dutenek agenda@kursaal.eus helbidean jar daitezke harremanetan.

Aitzitik, ikuskizunera joan nahi izanez gero, aldez aurretik erositako sarrerak oraindik ere baliozkoak dira. Behin ikuskizuna eginda, ezingo dira sarrerak itzuli.

Kursaalek asko sentitzen du sortutako eragozpenak, eta ikus-entzuleen ulermena eskertzen du.