menu

Pinocchio balleta bertan behera gelditu da, eta La Cenicienta interpretatuko da haren ordez

Gaurkotasuna / 16 abendua, 2019

NK Producciones Artísticas, S.L.U.-k Kursaalari jakinarazi dionez, abenduaren 27an, ostiralean, 17: 00etan izango zen Moscow State Balletaren PINOCCHIO ikuskizuna bertan behera gelditu da. Honen ordez, egun eta ordu berean eskainiko den izenburua ERRAUSKINE izango da, haur eta familiei zuzendutako balleta, eta kasu honetan National Classical Ballet konpainiaren eskutik.

Ikuskizun horietarako sarrerak erosi eta programazio berrian interesik ez dutenek agenda@kursaal.eus helbidean jar daitezke harremanetan.

Aitzitik, ikuskizunera joan nahi izanez gero, aldez aurretik erositako sarrerak oraindik ere baliozkoak dira. Behin ikuskizuna eginda, ezingo dira sarrerak itzuli.

Kursaalek asko sentitzen du sortutako eragozpenak, eta ikus-entzuleen ulermena eskertzen du.