Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

Martha Argerich

Pianoaren dama handienetako bat den Martha Argerich, Kursaal Eszenako hurrengo kontzertuan arituko da

Gaurkotasuna / 21 azaroa, 2019

Agertokian zazpi hamarkada igaro ondoren, oraindik ere bere talentu  ikusgarriarekin harritzen gaitu

 Pianoaren dama den Martha Argerich eta 1997an Gidon Kremer biolinjoleak sortutako Kremerata Baltica taldea, Kursaalen arituko dira azaroaren 23an, Bach, Weinberg eta Liszt bezalako autore ezberdinak eskainiz.

Programari hasiera, Bachen Chaconak emango dio. Ugaritasun eta aberastasun apartekoak dituen pieza luze bat da, aurreko lau mugimenduek baino gehiago irauten duena. Garai hartako biolin hutserako errepertorioaren pieza nagusia da, eta instrumentu honekin jotzeko zailenetako bat delakoan hartzen da. Busonik pianorako transkripzio bat egin zuen, azken hamarkadetan ezaguna egin dena, eta Kremerrek bertsio horren gainean egin du bere transkripzio partikularra, hari-orkestrarako. Mota guztietako egokitzapenak onartzen dituen musika onaren adibide bat da.

Honen ondoren, Weinbergen Ganbera Sinfonia interpretatuko du baltikoko orkestrak. Jaiotzez poloniarra zen, judua jatorriz (Holokaustoan galdu zuen bere familiaren parte handi bat), eta Errusian garatu zuen bere jarduera osoa; hala, sobietar musikagiletzat hartzen da gaur egun. Gidon Kremerrek merezi duen balioa eman nahi izan dio Weinbergen musikari, haren obrak grabatuz eta kontzertuan maiz aurkeztuz: Kremerren arabera, konpositore bakar bat ere ez da sartu halako intentsitatearekin Kremerataren errepertorioan, eta taldearen inspirazio-iturri etengabea da. Bere kamera-sinfoniak dira haren bizitzaren islarik onena, XX. mendeko garai dramatikoeneko egunkari moduko bat.

Kontzertuaren bigarren zatian Martha Argerich pianoko dama handia egongo da, eta bi konpositore guztiz ezberdinak interpretatuko ditu, Bach eta Liszt.

Jatorriz klabezinerako idatzitako Bachen partitak, teknikoki, musikagile alemaniarrak idatzi zituen teklaturako hiru serieetako zailenak dira. Serie honetako bigarren partitaren freskotasuna eta apaindura-aberastasunak bidea zabalduko dio Liszten 1. Piano-kontzertuari, Gilles Colliard-en ganbera-orkestrarako eta pianorako bertsioan. Obraren formak, etenik gabe jotako lau zatitan, itzuri egiten dio kontzertuaren ikusmolde tradizionalari; rapsodia-nolakotasuna du, eta bariazio handitik hurbil dagoela esan daiteke. Orkestrak garrantzi handia hartzen du, hainbat bakarlariren interbentzioekin, eta Liszten sorkari distiratsu eta herrikoienetako bat da.

KREMERATA BALTICA & MARTHA ARGERICH
Azaroa  23 Noviembre igandea
/ 20:00
50 / 40 / 32 / 26 / 11 €
 Sarrera erosi