Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 26 azaroa, 2019

Lucía Lacarra dantzariak, Elena Sancho Pereg sopranoak, Izaro, Mikel Erentxun eta Eñaut Elorrieta abeslariek, EOS eta Donostiako Orfeoi Gazteak hartuko dute parte, Juan José Ocón maisuak zuzenduta, Kursaalaren 20 urteak ospatzeko antolatu den kontzertuan. Kursaalek Gala berezi batekin ospatuko du bere 20.urteurrena. Hitzordua ostegun honetan (azaroak 28) izango da, arratsaldeko 20:00tan. Etorkizunari begira jarrita, Kursaaleko agertoki haundiak eraikinaren ohizko kultur-jarduera ordezkatzen duten hainbat interpretari nabarmen elkartuko ditu. Hala, urteurren honetarako espreski atondutako programan, errepertorio klasikoaren dotoreziak, pop-rockaren kemenarekin, balletaren samurtasunarekin eta abesbatzen indarrarekin partekatuko du protagonismoa. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak harilkatuko du Gala, une oroz agertokian egonaz eta interpretari ezberdinen bidelagun izanaz. Gisa honetan, Elena Sancho Pereg  eta Lucia Lacarra dantzariaren emanaldiekin hasiko da ekitaldia. Soprano donostiarrak hainbat opera aria, tartean Offenbach-en “Hoffman-en ipuinak” operako Les Oiseaux Dans la Charmille, eta Mozart-en “Aitorlearen Bezpera Handiak” lanaren Laudate Dominuma bezalako beste hainbat pieza klasiko eskainiko ditu. Dantzari zumaiarrak berriz, Matthew Golding lagun duela, dantza errepertorioko hainbat pieza ezagun, “Beltxarga txuria” edo “Finding Light” kasu, dantzatuko ditu. Donostiako Orfeoi Gaztea ere eduki klasikoak jasotzen dituen lehen zati honetan ariko da. Jarraian pop-a eta rock-a nagusituko dira Kursaal Auditorioko eszenatokiaz, Mikel Erentxun, Izaro eta Eñaut Elorrieta kantariak bitarteko direla. Une oroz Euskadiko Orkestra lagun dutela, hiru abeslariak euren kanturik ezagunenetako batzuk eskaintzeko txandakatuko dira. Mikel Erentxunek, esaterako, dagoeneko mitiko diren “Esos Ojos Negros” eta “Cien Gaviotas” abestuko ditu. Izarok berriz “Tu Escala de Grises” edo “Errefuxiatuena” bezalako kantuekin gozaraziko digu; eta Eñaut Elorrietak, azkenik, “Itsasoa gara” edota “Haizea” ezagunak eskainiko dizkigu. Abesti guztien moldaketak Fernando Velázquez konposagileak egin ditu. Kursaal 20 Urte Gala gorpuztuko duten interpretari guztiak Juan José Ocón maisuak zuzenduko ditu. ........................ Rafael Moneo eta Iñaki Gabilondoren arteko topaketa Azaroaren 28an, 18:00etan, topaketa berezi bat izango da Kursaaleko Ganbera Aretoan. Topaketa horrek maila handiko bi pertsonaia izango ditu protagonista eta solaskide: Rafael Moneo eta Iñaki Gabilondo. Kursaalen proiektua egin zuen arkitekto nafar ospetsua Iñaki Gabilondo kazetari donostiar handiarekin mintzatuko da, jendaurrean. Kursaalek eragile ekonomiko gisa eta ingurunea eraldatzeko elementu gisa duen eraginari buruz hitz egingo dute, eta baita eraikinaren beraren bilakaerari buruz, behar eta teknologia berrietara egokitzeari buruz, eta herriei, herritarrei, arkitekturari eta bizitzari buruz ere. Ekitaldia Mugak, Arkitektura Bienalaren programazioan barneratzen da. Elkarrizketa baino, solasaldia izatea nahi da, Donostia, donostiarrak, gipuzkoarrak, bertako eraikinak eta idiosinkrasia, ingurune geografikoa eta bizitzako esperientziak eta lurraldea ondo ezagutzen eta maite dituzten maila handiko bi profesionalen artekoa. Bi humanista eta jakintsu, hiri eta giza paisaiaren luxuzko bi behatzaile elkarrekin: hori proposatzen du Kursaalek etorkizunera begiratuz (XXI. mendera eta harago) ospatzera eta hausnartzera garamatzan une honetarako. Rafael Moneo / Iñaki Gabilondo Topaketa Azaroak 28, osteguna / 18:00 Kursaal Ganbera Aretoa Doakoa (edukiera beteta dago)  Kursaal 20 Urte Gala Azaroak 28, osteguna / 20:00 Kursaal Auditorioa 50 € / 40 €  Sarrerak erosi

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]