menu

Martha Argerich

Pianoaren dama handienetako bat den Martha Argerich, Kursaal Eszenako hurrengo kontzertuan arituko da

Gaurkotasuna / 21 azaroa, 2019

Agertokian zazpi hamarkada igaro ondoren, oraindik ere bere talentu  ikusgarriarekin harritzen gaitu

 Pianoaren dama den Martha Argerich eta 1997an Gidon Kremer biolinjoleak sortutako Kremerata Baltica taldea, Kursaalen arituko dira azaroaren 23an, Bach, Weinberg eta Liszt bezalako autore ezberdinak eskainiz.

Programari hasiera, Bachen Chaconak emango dio. Ugaritasun eta aberastasun apartekoak dituen pieza luze bat da, aurreko lau mugimenduek baino gehiago irauten duena. Garai hartako biolin hutserako errepertorioaren pieza nagusia da, eta instrumentu honekin jotzeko zailenetako bat delakoan hartzen da. Busonik pianorako transkripzio bat egin zuen, azken hamarkadetan ezaguna egin dena, eta Kremerrek bertsio horren gainean egin du bere transkripzio partikularra, hari-orkestrarako. Mota guztietako egokitzapenak onartzen dituen musika onaren adibide bat da.

Honen ondoren, Weinbergen Ganbera Sinfonia interpretatuko du baltikoko orkestrak. Jaiotzez poloniarra zen, judua jatorriz (Holokaustoan galdu zuen bere familiaren parte handi bat), eta Errusian garatu zuen bere jarduera osoa; hala, sobietar musikagiletzat hartzen da gaur egun. Gidon Kremerrek merezi duen balioa eman nahi izan dio Weinbergen musikari, haren obrak grabatuz eta kontzertuan maiz aurkeztuz: Kremerren arabera, konpositore bakar bat ere ez da sartu halako intentsitatearekin Kremerataren errepertorioan, eta taldearen inspirazio-iturri etengabea da. Bere kamera-sinfoniak dira haren bizitzaren islarik onena, XX. mendeko garai dramatikoeneko egunkari moduko bat.

Kontzertuaren bigarren zatian Martha Argerich pianoko dama handia egongo da, eta bi konpositore guztiz ezberdinak interpretatuko ditu, Bach eta Liszt.

Jatorriz klabezinerako idatzitako Bachen partitak, teknikoki, musikagile alemaniarrak idatzi zituen teklaturako hiru serieetako zailenak dira. Serie honetako bigarren partitaren freskotasuna eta apaindura-aberastasunak bidea zabalduko dio Liszten 1. Piano-kontzertuari, Gilles Colliard-en ganbera-orkestrarako eta pianorako bertsioan. Obraren formak, etenik gabe jotako lau zatitan, itzuri egiten dio kontzertuaren ikusmolde tradizionalari; rapsodia-nolakotasuna du, eta bariazio handitik hurbil dagoela esan daiteke. Orkestrak garrantzi handia hartzen du, hainbat bakarlariren interbentzioekin, eta Liszten sorkari distiratsu eta herrikoienetako bat da.

KREMERATA BALTICA & MARTHA ARGERICH
Azaroa  23 Noviembre igandea
/ 20:00
50 / 40 / 32 / 26 / 11 €
 Sarrera erosi

 

 

NDR Elbphilharmonie

NDR Elbphilharmonie Orchestra, Alemaniako orkestra garrantzitsuenetakoa Kursaalen arituko da berriz, Leonidas Kavakos biolinista karismatikoa bakarlari dela

Gaurkotasuna / 11 azaroa, 2019

Alan Gilbert estatubatuarrak, orain dela gutxi arte New Yorkeko Filarmonikako zuzendari denak, gidatuko du zuzendari hoberenak jaso dituen orkestra prestijiotsu hau

Bihar, azaoak 12, arratsaldeko 20:00tan, Hanburgoko okestra Kursaalen arituko da. Hanburgoko NDR orkestrak bere historiako aldi berri bati heldu dio, eta egoitza artistiko garaikidea aurkitu du Elbphilharmonie areto berrian. Orkestra egoiliar gisa, eginkizun garrantzitsua beteko du Hanburgoko kontzertu-areto berriaren profil musikala tankeratzeko orduan. Alan Gilbert iparramerikarra da, New Yorkeko Filarmonikoa zuzentzetik datorren zuzendari interesgarri bat, aurtengo denboralditik hasita, orkestraren zuzendari nagusia.

Leonidas Kavakos greziarra nazioarteko hainbat sari irabazi dituen biolin-jotzaile goiztiar bat da, eta gaurko saioan Bartoken biolinerako 2. kontzertua eskainiko du, orkestra alemaniarrarekin batera; denbora luzez uste izan zen Bartokek instrumentu honetarako kontzertu bakarra idatzi zuela, 1938koa, baina beste bat aurkitu zen, askoz ere lehenagokoa (1907/08), eta orain azken hori agertzen da lehena delakoan. Aparteko edertasuna du, eta XX. mendeko biolinarentzako errepertorioko obra garrantzitsuenetako bat da. Konpositorearen heldutasun-garaian gaude, eta egonkortuak agertzen dira hemen beste urte batzuetako konnotazio eta eragin posibleak, errealismo magikotik folklorera. Inguruko presio orotatik pixkanakako aldentzea da etapa honen ezaugarri nagusia; ez dago borondate nazionalistarik, nortasun-ikur ukaezinak baizik. Konbinazio instrumentalen gardentasuna, metalen distira, arkuen aberastasun ebakigarria, Andantearen hunkiberatasun magikoa, bat egiten du denak bakarlaria giro liluragarri eta irudimen handiko batez inguratzeko.

Laugarrenarekin batera, zazpigarren sinfonia da Brucknerren obrarik interpretatuena. Leipzigeko Gewandhaus antzokian estreinatu zen 1884ko abenduan, Arthur Nikisch zela podiumean. Esanekotasun diziplinatuz erantzuten diote lau mugimenduek Vienako sinfonia klasikoaren eskemari. Lau itzelezko pieza dira, bai iraupenean, bai sakontasun adierazkorrean. Brucknerrek unibertso goitar batera eramaten du entzulea, bere melodia luze, trinko, inguratzaile, isuri-erraz, plastikoekin. Harritu egiten du egituren soiltasun eta sendotasunarekin, eta liluratu sonoritateen distira eta trinkotasunarekin. Hauxe da, zazpigarren sinfonia, sinfoniaren munduan ezagutzen den lorpen musikal bikainenetako bat, bai orkestrazio apartagatik, bai gaien prestutasun eta monumentaltasunagatik.

NDR Elbphilharmonie Orchestrak eskainiko duen kontzertua ”la Caixa”ren laguntzarekin gauzatuko da, zeina Kursaal Eszenaren kontzertu-programa posible egiten duen enpresa-taldeari batu zaion berriki. Kursaala bere 20.urteurrenean murgilduta dagoen honetan iritsi den bat egite honek, berezko programazio egonkor baten aldeko apostu haundia, ekimen pribatuaren babesik gabe bideragarria izango ez litzatekena, indartzea ekarriko du.

NDR  ELBPHILHARMONIE ORCHESTRA – HAMBURGO
Azaroak 12 / 20:00
Kursaal Auditorioa
55 / 44 / 35 / 28 / 11 €
 Sarrerak erosi

Amaral

AMARALek Kursaalen eskainiko duen kontzertuak data berria du

Gaurkotasuna / 6 azaroa, 2019

Zaragozako taldea apirilaren 18an izango da Donostian,  “Salto al color” izeneko bere azken diskoa aurkezteko

Amaral-en kontzertua, hasiera batetan martxoaren 12rako iragarri bazen ere, azkenean hilabete beranduago izango da; 2020ko apirilaren 18ko larunbatean hain zuzen.

Azken urteetan ikusi ez ditugun bezala, distiratsu, Eva Amaral eta Juan Aguirre “Salto al color” izeneko  lana aurkezteko itzuliko dira Kursaalera. Zaragozako taldeak berak gisa honetan deskribatu du estudiko zortzigarren diskoa duten hau: kolore soinudunezko ozeanoan murgilaldia non zura eta metala, bihotza eta azala, gorputza, arima eta bizitzeko poztasuna bizikide diren”.

Kontzertu honetarako sarrerek prezio bakarra dute, 45 €, eta gaur asteazkena, azaroak 6, hasita, bi eratara eskura daitezke: www.kursaal.eus orria bitarteko (baimendutako online salmenta kanal bakarra) edota Kursaaleko leihatilara hurbilduta.

“Salto al color” irailaren 6an argitaratu zen eta hurrengo egunean bertan bira berria abiatu zen. Amaral-en azken diskoa osatzen duten 13 abestiak eta aurreko diskoetako beste hainbat entzun ahal izango dira birako kontzertuetan zeinetan indarra, konplizitatea, dantza eta emozioa bermatuta dauden.

AMARAL
2020ko Apirilak 18, larunbata / 20:00
Kursaal Auditorioa
45 €

 Sarrerak eroski

 

”La Caixa” eta Kursaal Eszenak bat egin dute eskuragarria den eta edonoren eskura dagoen kultura sustatzeko helburuz

Gaurkotasuna / 5 azaroa, 2019

  • Gizarte Ekintza Deszentralizatuak 118 proiektutan parte hartu zuen Gipuzkoan, pasa den urtean
  • Akordioari esker, Gipuzkoako lurraldeari maila goreneko musika klasikoa zein herrikoia eskaintzen dion kultur-programa zabal eta eskuragarria indartuko da.
  • Datorren azaroaren 12an, Europako musika klasikoaren adierazgarri handienetakoa den Hanburgoko NDR Elbphilharmonie Orkestra Donostian izango da, ”la Caixa” -ren eskutik.
  • Tokian tokiko proiektuen sustapenak ”la Caixa” Banku-Fundazioak inplementatzen dituen gizarte-programak, hezkuntzakoak, kulturaren esparrukoak eta zientifikoak osatzen ditu. ”la Caixa” da Estatuko lehen fundazio pribatua eta 2018an 11 milioi pertsona baino gehiagorentzat izan zen onuragarria.
  • CaixaBank-ek, Gizartearekin Arduratsua den Bankua planaren baitan, eta lan egiten duen inguruko gizarte-beharrak asetzeko, Gizarte Ekintza propioa garatzen du.

Gizakiaren garapen pertsonalean kulturak zerikusi haundia du, eta pertsonarengan ez ezik lurraldearengan ere kulturak izan dezaken eraginaren erakusle da Kursaal Eszenak atondu eta gauzatzen duen kultur-programa. Hau horrela, ”la Caixa” eta Kursaal Eszenak indarrak batu dituzte eta, elkarlanean, bide berria urratzen hasi dira. Lankidetza akordio berri honekin kultura eskuragarria, gipuzkoar ororen eskura dagoena, sustatu nahi da. Izan ere ”la Caixa”k 30 urtetik gora daramatza Gipuzkoako lurraldean, eta gaur egun, lurralde osoan banatutako 44 bulegoek osatzen duten sareari esker, 110.000 gipuzkoar bezero dauzka.

”la Caixa”k Kursaal Eszenaren proiekturarekin bat egin du beraz, proiektu horrek maila goreneko musika-programazioa gipuzkoar ororen eskura jarri eta gerturatzen duen aldetik. Horretarako, nazioarteko ibilbide nabarmena egin duten artistak ekarri ohi ditu Kursaal Eszenak, bai musika klasikoaren esparrukoak bai herri musikari dagozkionak. Hala, datorren azaroaren 12an, Hanburgoko NDR Elbphilharmonie Orkestra Kursaalen izango da, ”la Caixa”-ren eskutik. Azken urteetan europar orkestra ezberdinen artean nabarmendu den formazioa da hau, eta Leonidas Kavakos biolinjole ezagunarekin batera ariko da. Egun horretan, eta ”la Caixa”ko Bolondresei esker, Gipuzkoako Elkarte bat kontzertuaz gozatzera etorriko da Kursaalera.

Lankidetza akordioaren aurkezpen ekitaldian Gaspar Guembek, CaixaBank-ek Gipuzkoan duen Instituzio Zuzendariak, akordioaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuen eta Gizarte Ekintzaren lana ere aipatu zuen. “CaixaBank-eko langileek harreman estua dugu gure inguruarekin. Arazo larrienak gertutik ezagutzen ditugu eta baita arazo horiei irtenbide bat emateko lan egiten duten gizarte erakundeak ere. Hau horrela, bitarteko baliotsuak gara ”la Caixa”-ren Gizarte Ekintza bestela ikusezinak izango liratekeen tokietara iristeko eta milaka lagunen bizimodua hobetzeko”, azaldu zuen Guembek eta jarraitu zuen esanez: ”la Caixa” Banku-Fundazioaren aurrekontuaren herena hezkuntzari, ikerkuntzari eta kulturari ematen zaio, gizarte justu eta aurreratu bat lortzeko ezinbestekoak direla erizten bait diogu eta testuinguru honetan ulertu behar da Kursaal Eszenarekin sinatzen dugun akordio hau”.

Kursaal Elkarguneko Zuzendari Kudeatzailea den Iker Goikoetxeak, berriz, ongietorria eman zion ”la Caixa”-ri, Kursaal Eszenaren programa ahalbidetzen duten enpresen taldera batu den honetan, eta gehitze honen garrantzia azpimarratu zuen, aldi berean: “uztardura berri honekin berezko programazio egonkor baten aldeko apostu handia indartzea lortuko dugu. Kursaal Eszena etengabeko erronka da eta ez litzateke bideragarria izango ekimen pribatuaren laguntzarik gabe. ”la Caixa” babes hori indartzera dator oso berezia den une batean, Kursaala bere 20. urteurrenean murgilduta dagoen unean hain zuzen”.

Gizarte Ekintza Deszentralizatua

”la Caixa” Banku-Fundazioak, CaixaBank-eko bulegoak bitarteko zirela, 43,6 milioi euro enplegatu zituen iaz, lekuan-lekuko gizarte-proiektuak babesteko. Euskal Herriaren kasuan, 2018.urtean, 1.376.464€ bideratu zituen, Gipuzkoan 118 ekintza gauzatuz. Gizarte Ekintza Deszentralizatua izenekoak neurri txikikoak izanagatik ere, lan egiten duten lurraldeetan eragin haundia duten proiektuak babesten ditu, gisa honetan, ”la Caixa” Banku-Fundazioak gauzatzen dituen programa haundiak osatuz. ”la Caixa” Banku-Fundazioa Estatuko lehen fundazio pribatua da eta munduko garratzitsuenetako bat, 2019rako 545 milio euroko aurrekontuarekin.

CaixaBank-eko bulego-sareak, bere lurralde ezarpenari esker, ”la Caixa” Banku Fundazioaren gizarte lana babesten du, tokian tokiko beharrak antzemanez eta bere gizarte inbertsioaren zati bat behar horietara bideratuz. Bi instituzio hauen arteko elkarlanari esker, urtero milaka erakunde eta elkarte dira ”la Caixa” Banku-Fundazioaren laguntzak eskura dituztenak. Estatu osoan ia 9.500 erakundek (11.500 proiektuk baino gehiagok) jaso dute bultzada, CaixaBank-eko bulegoek inguruko gizarte-egiturekin duten konpromezuari esker eta ”la Caixa” Banku-Fundazioak gisa honetako ekimenetarako bideratzen duen aurrekontuaz baliatuz.

Kursaal Eszena

Kursaal Eszena, bere 20. denboraldian murgilduta dago oraintxe, kalitatea eta ospea ezaugarri dituen programazio baten onurarako kapital publiko eta pribatuaren arteko konplizitateak duen garrantziaren adierazgarri da. Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta orain ”la Caixa” ere barne hartzen duen enpresa taldeak babestuta, kultur bikaintasunak bereizten dituen hogeitamar hitzordutik gora eskaintzen ditu Kursaal Eszenak urtez urte.