menu

Woody Allen Kursaalean filmatzen dago

Gaurkotasuna / 30 uztaila, 2019

Woody Allenek, Kursaal jauregia aukeratu du, bere film berriko agertokietako bat bezala. Nazioarteko komunikabide ugarik argitaratu dituzte albisteak New Yorkeko Woody Allen zinemagilea Donostian grabatzen ari den filmari buruz. Donostiako Zinemaldiaren inguruan gertatuko den komedia erromantiko bat izango da, eta maila handiko aktoreak izango ditu, hala nola Christopher Waltz, Elena Anaya, Louis Garrel, Gina Gershon, Sergi López eta Wally Shawn.