Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 9 uztaila, 2019

Unibertso zeltako izen handiko Loreena McKennitt musikariak kontzertua emango du uztailaren 11an Kursaalen. Kursaal Eszenaren denboraldi honetako azken emanaldia izango da hau. Kanadarrak Lost Souls lana aurkeztuko du: disko berrian bildu dituen kantuetan, memoriak zentzua ematen dio bidean galduta, noraezean igarotzen dugun denborari. «Nik bera baino, musikak aukeratu ninduen ni» onartzen du McKennittek. Nazioarteko kritikak txalotu du eta 14 milioi diskotik gora saldu ditu. Disko horien artean, estudioan egindako zazpi grabazio daude, baita zuzeneko kontzertu baten DVDa eta bi dokumental ere, besteak beste. Bi alditan Grammy sarietan izendatua izan da, eta askotariko sariak irabazi ditu, tartean, bi Juno, Kanadako musika sari garrantzitsuak. Baina, musikaz gain, zeinari hiru hamarkada baino gehiago eskaini dizkion, Loreena McKennitt giza eskubideen defendatzaile sutsua da, eta karitatezko hainbat proiekturen bultzatzailea ere bada. Lost Souls (Arima Galduak) diskoan, kantu berriak eta duela urte batzuk sortutakoak bildu ditu: «Kantuok batzuetan arima galduak iruditu izan zaizkit, ez baitzuten beren lekua nire aurreko diskoetan topatu». Hamabi urte dira berak konposatutako kantu berriekin disko bat ateratzen ez duela. Musika zeltarekiko eta new age-rekiko bere ikuspegi bereziarekin egin du itzulera, espainiar eta arabiar musikaren eraginarekin eta bere ahots ahaltsuarekin nahiz harpa kutunarekin. John Keats eta William Butler Yeats idazleen poemak ere baliatu ditu kantuetako batzuetan. Bere arima galduen bidez, Loreena McKennitt-ek antzinako garaiez dihardu, gizakiak betidanik bere buruari egin dizkion galderez, eta naturarekiko lotura estuaz. Guzti hau bidaia bat balitz bezala kontatzen du. Izan ere, konpositore kanadarrak dio, agian, ez gaudela «galduta, beharbada etxera itzultzeko denbora luzea hartzen ari gara». LOREENA MCKENNITT Osteguna, uztailak 11 / 20:00 35 € Sarrerak erosi

Alba G. Corral artistaren ‘Entremaliat’ obra Kursaaleko fatxadan proiektatuko da asteburu honetan

Kursaalek eta Tabakalerak elkarlanean arte digitaleko proposamen berri bat aurkeztuko dute Irekiak Gallery Weekend programaren baitan. Tabakalerako Medialaben sortutako instalazio artistikoa da Entremaliat, eraikinarekin elkarrizketa sortzen duen arte generatiboko obra. Tabakalerak, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, […]

Patti Smithek ireki du Kursaal Eszenako denboraldia

Irailaren 28an, asteazkena, rockero ospetsuak bere bandarekin joko du. Sarrerak salgai www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatilan. Datorren asteazkena, irailak 28, Kursaal Eszenako programazioan data garrantzitsua izango da, Patti Smith polifazetikoak, askok “punkaren amabitxia” izenez ezagutzen […]

Patti Smith-ek irekiko du Kursaal Eszenaren denboraldi berria

“Punk-aren amabitxia” irailaren 28an, bere taldeak lagunduta itzuliko da Donostiara. Patti Smith bera eta Emir Kusturica bezalako nazioarteko izenekin batera, herri musikaren arloko eskaintza osatuko da lurraldean sakonki errotutako proposamenekin: Benito Lertxundiren emanaldia edo Gontzal […]