menu

John Zornek jasoko du Donostiako Jazzaldia Saria Heineken Jazzaldiaren hurrengo edizioan

Gaurkotasuna / 21 ekaina, 2019

Joan Baez, Diana Krall, Maria Schneider, Sílvia Pérez Cruz, Neneh Cherry, Martirio, Zahara, Caronni Ahizpak, Japoniatik datozen Chihiro Yamanaka, Eri Yamamoto, Ai Kuwabara eta Rei, tokiko Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya edo Sara Mansilla, kartel-buru osatzen dute. Jazzaldiko edizio honetan, lehenik eta behin, emakumeak protagonista dituzten proposamenen kopurua eta garrantzia.

Bestalde, proposamen berriek eta artista gazteek osatzen dute 54. Heineken Jazzaldiaren eskaintzaren beste zati garrantzitsu bat. Nazioarteko artisten artean aipatzekoak dira Jamie Cullum, Atomic, Trondheim Jazz Orchestra, Love & Revenge diziplina anitzeko proiektua. Horiekin bat egingo dute gure artean egindako musikaren hainbat ordezkarik: Elkano Browning Cream, Nøgen, Belako, Paul San Martín, Jon Urrutia eta beste hainbat, ia 40 talde osatu arte, euskal musikaren kalitatea erakutsiko dutenak.

Aurrez iragarrita zeuden beste izen handi bat, Joe Jackson, Kursaal Auditorioan. Nolanahi ere, beti izango dute toki berezi bat gure jaialdian historia egin duten eta mito bilakatu diren musikariek: aurten John Zorni egokitu zaio. Sortzaile, instrumentista eta katalizatzaile honen abangoardiako agertokian balio ikaragarriko eta gaurko jazzean egundoko eragina duten ehunka musikari biltzen dira (horren froga dira, Kursaal Auditorioa – Kutxabank Gunean hark zuzendutako Bagatelles Marathon ikuskizunean joko duten 14 taldeak). Horrela bada, John Zornek jasoko du aurtengo Donostiako Jazzaldia Saria, uztailaren 28an, igandea, 17:30ean, agertokian bertan, bere bigarren kontzertuari ekin aurretik.

Azpimarratzekoa da, halaber, datorren edizio honetan sortuko den atal berri bat: Heineken Jazzaldia EXTRA!, non, testuinguru harrigarri batean eta hiriko hainbat establezimendutako agertokietan, are ikus-entzule gehiagorengana zabalduko baitira musika-emanaldiak. Atal honek bere irudi propioa du: poster bat, non Esperanza Spalding kontrabaxu-jotzailea nabarmentzen den.