menu

Beirut

Beirut taldeak Donostian egingo du geldialdia, disko berriarekin egiten ari den biran, eta sarrerak agortuta daude dagoeneko

Gaurkotasuna / 28 ekaina, 2019

Beirut talde estatubatuarra, datorren asteartean, uztailak 2, Kursaalen izango da, Gallipoli disko berria aurkezten, kontzerturako sarrerak dagoeneko agortuta daudelarik, Zach Condon musikariaren taldea azken diskoko folk amerikarretik urrundu da, berriz ere taldearen aurreko lanetako kantu eklektikoen ildora itzulita: munduko txoko ezberdinetako doinuak bildu ditu beste behin, haizezko instrumentuekin, perkusioarekin edota organo elektronikoarekin.

Haurra zela bere eskolako jazz taldean tronpeta jotzen zuen Condonek, eta Mexiko Berrian bizi zenez, musika mexikarra eta pop estatubatuarra gertutik ezagutu zituen. Nerabezaroan nazioarteko pelikulak proiektatzen zituen zinema areto batean egin zuen lan: bertan Fellini eta haren filmeetako musika ezagutu zuen. Lehen kontratu diskografikoa soilik 19 urte zituela sinatu zuen, eta, berehala, ospea hartu eta nazioarteko birak egiten hasi zen. Bere lehen diskoan musika balkanikoaren eragina azaldu zuen; bigarrenean, berriz, Jacques Brel eta Serge Gainsbourgen kantu frantsesak izan zituen eredu. Mexikoko hileta banda batekin grabatzeko aukera izan zuen jarraian, baita Marokon kantuak idaztekoa ere. Esan beharrik ez da, Zach Condon eta, hortaz, Beiruten ibilbidean ezinbestekoak izan direla bidaiak eta munduko txoko ezberdinetako soinu eta melodiak: “Izatez, musika munduan zehar bidaiatzeko aitzakia perfektua da” dio konpositoreak. Hain zuzen, euren jatorriko folk amerikarra baliatu zuten No No No diskoa da, kritikari dagokionez, erantzun epelena jaso zuena.

Italian grabatu dute azkena, Gallipoli, lehenagoko kantu haietako eklektizismora itzulita. Gallipoli irla-gotortuan prozesio bat ikusi ondoren idatzi zuen Zach Condonek diskoari izena ematen dion kantua: “Emaitza zoragarria iruditu zitzaidan. Nire disko zaharren eta berrien nahasketa katartiko hark musika erraietako esperientzia gisa bizitzera eraman ninduen berriz, zoriontasun zahar hartara”.

BEIRUT
Asteartea, uztailak 02 / 20:00
20 €
Sarrerak agortuta

Usandizagaren “Mendi-Mendiyan” altxor lirikoa dakar Calixto Bieitok Donostiara, Kursaal Eszenaren denboraldi honetan izango den ekoizpen esanguratsuena

Gaurkotasuna / 27 ekaina, 2019

Jose Maria Usandizaga konpositore donostiarraren “Mendi-Mendiyan” euskal opera ekainaren 29an eszenaratuko da Kursaalen, Kursaal Eszenaren denboraldi honetako ekoizpen esanguratsuena. Bilboko Arriaga Antzokian estreinatu ondoren helduko da Donostiara, Calixto Bieitoren zuzendaritzapean. Erik Nielsen arituko da musika zuzendari lanetan, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin.

“Mendi-Mendiyan” opera ‘Euskal Pizkundea’ deritzan garaian idatzi zuen Usandizagak. Euskal kultura bultzatzeko ahalegina egin zen garai hartan, eta ahalegin horren ondorio izan zen opera hau: Bilboko Koral Elkarteak enkargatu zion Usandizagari, eta Bilbon bertan egin zen haren aurkezpena, 1910eko maiatzaren 21ean. Konpositoreak idatzitako lehen opera izan zen eta bat-bateko ospea ekarri zion donostiarrari.

Agerikoa du obrak euskal musika tradizionalaren eragina: garaiko verismoa eta nazionalismo musikala dario. Jose Power-ek idatzi zuen jatorrizko libretoa eta José Artola poeta donostiarrak ekarri eta moldatu zuen euskarara. Aizkorriko artzain batzuen arteko istorioa kontatzen du “Mendi-Mendiyan” operak. Andrea Joshe Marirekin maiteminduta dago. Hori ikusita, Gaizto jelostu egingo da, hark ere Andrea gorteiatu nahi duelako. Egoera honek tragedia bat eragingo du.

Amaiera hunkigarri eta tristea du hiru zatitan banatutako trama linealak. Erromeriaren eszenan, obrako ospetsuenetariko bat, euskal dantzen, festen eta ohituren erakustaldi handia egiten da. Musika Hamabostaldian hainbat alditan interpretatu da zati hori. Obran abesten den “Ave María”-k ere sustrai sendoak ditu Donostian: urtero interpretatzen da, Ama Birjinaren egunaren bezperan (abuztuak 14), Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan egiten den Salbean.

Ausrine Stundyte arituko da Andreari ahotsa jartzen, Txikiren ahotsa Olatz Saituak egingo du, Mikeldi Atxalandabasok Joshe Marirena eta Christopher Robertsonek Juan Cruz-ena.

“MENDI-MENDIYAN”, USANDIZAGA
Larunbata, ekainak 29 / 20:00
70 / 56 / 45 / 36 / 11 €
Sarrerak erosi

John Zornek jasoko du Donostiako Jazzaldia Saria Heineken Jazzaldiaren hurrengo edizioan

Gaurkotasuna / 21 ekaina, 2019

Joan Baez, Diana Krall, Maria Schneider, Sílvia Pérez Cruz, Neneh Cherry, Martirio, Zahara, Caronni Ahizpak, Japoniatik datozen Chihiro Yamanaka, Eri Yamamoto, Ai Kuwabara eta Rei, tokiko Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya edo Sara Mansilla, kartel-buru osatzen dute. Jazzaldiko edizio honetan, lehenik eta behin, emakumeak protagonista dituzten proposamenen kopurua eta garrantzia.

Bestalde, proposamen berriek eta artista gazteek osatzen dute 54. Heineken Jazzaldiaren eskaintzaren beste zati garrantzitsu bat. Nazioarteko artisten artean aipatzekoak dira Jamie Cullum, Atomic, Trondheim Jazz Orchestra, Love & Revenge diziplina anitzeko proiektua. Horiekin bat egingo dute gure artean egindako musikaren hainbat ordezkarik: Elkano Browning Cream, Nøgen, Belako, Paul San Martín, Jon Urrutia eta beste hainbat, ia 40 talde osatu arte, euskal musikaren kalitatea erakutsiko dutenak.

Aurrez iragarrita zeuden beste izen handi bat, Joe Jackson, Kursaal Auditorioan. Nolanahi ere, beti izango dute toki berezi bat gure jaialdian historia egin duten eta mito bilakatu diren musikariek: aurten John Zorni egokitu zaio. Sortzaile, instrumentista eta katalizatzaile honen abangoardiako agertokian balio ikaragarriko eta gaurko jazzean egundoko eragina duten ehunka musikari biltzen dira (horren froga dira, Kursaal Auditorioa – Kutxabank Gunean hark zuzendutako Bagatelles Marathon ikuskizunean joko duten 14 taldeak). Horrela bada, John Zornek jasoko du aurtengo Donostiako Jazzaldia Saria, uztailaren 28an, igandea, 17:30ean, agertokian bertan, bere bigarren kontzertuari ekin aurretik.

Azpimarratzekoa da, halaber, datorren edizio honetan sortuko den atal berri bat: Heineken Jazzaldia EXTRA!, non, testuinguru harrigarri batean eta hiriko hainbat establezimendutako agertokietan, are ikus-entzule gehiagorengana zabalduko baitira musika-emanaldiak. Atal honek bere irudi propioa du: poster bat, non Esperanza Spalding kontrabaxu-jotzailea nabarmentzen den.

 

 

San sebastian Gastronomika 2019 biltzarrak Elkanorekin bidaiatuko du, munduari bira egin zioneko 500. urteurrenean

Gaurkotasuna / 4 ekaina, 2019

Baieztatuta daude datak –urriaren 6tik 9ra– eta aurtengo edizioaren gaia, Elkanok orain dela 500 urte, itsasontziz munduari bira egin zitzaion bidaian, zeharkatu zuen zaporeen mundua. Gainera, dagoeneko badago San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarraren 2019ko ediziorako izena emateko aukera, webgunean bertan. Iaz XX. urteurrena eta espainiar iraultza gastronomikoa ospatu ondoren, orain dela 500 urteko balentria nautikoaren ispilu garaikide bihurtuko da aurten Donostiako biltzarra, Elkanok eta Magallanes itsasgizonek hiru urteko beren bidaian deskubritu zituzten sukaldaritzak eta produktuak ekarrita. Mundu osoko aromez eta zaporeez jantzitako mundu-itzuli berezia izango da, Kanariar uharteetako, Brasilgo, Txileko edo Indonesiako chef eta jatetxeen tradizioa eta gaurkotasunik biziena aurkeztuko duena, eta beste leku batzuetako izen handiko gonbidatuak ere izango dituena –hala nola Plaza Athenee (Paris, Frantzia) eta Mere (London, Erresuma Batua) jatetxeetakoak–, bidaiaren ideia globalean sakontzeko.

Biltzar berezia, non ez diren falta izango Espainiako sukaldaririk onenak ere (baita Dani Garcia ere, bere jatetxea eraldatu aurretik biltzar batean egingo duen azkeneko esku-hartzean); bertatik bertara eta ponentziaren ondoren dastatze-saio bat eginda bizi ahal izateko, dagoeneko izena emateko aukera ireki duen biltzarra; Elkanoren ibilbidea modu zaporetsuagoan osatuko duen biltzarra.

Elkano jatetxeko Aitor Arregi chefarekin batera –gurekin izango baita bera ere, noski–, zure zain izango gaituzu urriaren 6tik 9ra, San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarrean.

Dagoeneko irekita dago bitzarraren XXI. ediziorako izena emateko aukera, sansebastiangastronomika.com biltzarraren webgunean.