menu

Ruper Ordorika Kursaalen arituko da bere luxuzko Mugalaris taldearekin

Gaurkotasuna / 3 maiatza, 2019

Ruper Ordorika actuará en Kursaal Eszena este domingo 5 de mayo, con un repertorio que abarca Ruper Ordorika Kursaal Eszenan arituko da, datorren igandean, maiatzak 5, sasoi ezberdinetan sortutako kantu sortarekin.

Bere luxuzko Mugalaris taldea izango du lagun: Arkaitz Miner gitarra, mandolina eta biolinarekin, Fernando Neira “Lutxo” baxuarekin eta kontrabaxuarekin, eta Hasier Oleaga bateriarekin. Kontzertuko gonbidatu berezia Bartzelonako David Soler musikaria izango da, pedal steel eta gitarrarekin.

Hamabost disko baino gehiagorekin, euskal kantugile gorenetako bat dugu, ezbairik gabe. 1980an kaleratu zuen lehenengotik, jatorri ezberdineko musikariak bildu ditu bere diskoetan eta, letretan ere, bere hitzez gain, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Joxemari Iturralde eta beste askoren testuak baliatu ditu, poetika baten lekuko.

Hautsi da anphora lehen disko hartan kritikaren babesa lortu zuen arren, Ez da posible diskoko rock doinuekin zabaldu zuen, 1990ean, entzulego zabalago baterako bidea. Ordutik, askotariko diskoak grabatu ditu: haietako batzuetan, kantu zaharrekiko bere pasio-zaletasuna azaldu du; beste batzuetan, rock doinuetatik soinu garbiajora jo izan du. Azkenekoan, berriz, bakarka aritu da, hain zuzen, Bakarka izena duen diskoan: 40 urtetan zehar sortutako kanturik azpimarragarrienak bildu ditu bertan.

Igandeko kontzertuan ere sasoi ezberdinetako kantuak entzungo ditugu, Ruper Ordorikak bere zuzenekoetan eskaintzen duen indar eta fintasunez.

RUPER ORDORIKA
Igandea, maiatzak 05 / 19:00
18 €
Sarrerak erosi