menu

La Familia Addams ikuskizun inklusiboa Kursaalen

Gaurkotasuna / 15 maiatza, 2019

Esteve Ferrerek zuzenduriko La Familia Addams musikala maiatzaren 17tik 19ra Kursaaleko Auditorioan ikusteko aukera egongo da. Musikal hau izan da lehena entzumen- edo ikusmen-urritasunen bat duten pertsonentzat egokituriko sistema bat erabiltzen, hauek ere ikuskizunaz goza dezaten.

Stage-Access sistema berritzailearen bitartez, ikusleak aukeratutako edukiak ikus daitezke, audioarekin sinkronizatuta smartphone edo tablet baten laguntzarekin. Ikusmen-urritasuna dutenentzat zuzenduta dagoen sistemak, entzungailu batzuen bitartez, obraren audiodeskripzioa bidaltzen die.

Gainera, errealitate birtualaren bitartez, ikuskizuna zeinu hizkuntzan ikustea posible da. Sistema honekin, holograma bat izango balitz bezala, ikuslearen aurrean, zeinu hizkuntzan hitz egiten ari den itzultzailea edo azpitituluak flotatzen egongo balira bezala agertuko dira.

Erabiltzaileen esperientzia oraindik eta bereziago bihurtzeko, motxila bibrakor bat ere badago. Honen bitartez, entzumen-urritasunen bat duten pertsonek ikuskizuneko musika sentitu ahal izango dute, musikaren erritmoa eta soinu grabeak igortzen baititu motxilak. Sistema honek, urritasunen bat izan edo ez, ikuslearen esperientzia aberastu dezake.

La Familia Addams obrak bere ibilbidea Chicagon hasi zuen 2009an eta gero Broadwayn jarraitu zuen 2010ean. Musikaleko artistek antzokira eramaten dituzte Charles Addams ilustratzaileak sortutako pertsonaiak. Aktore protagonistak Carmen Conesa (Morticia), Xavi Mira (Gómez), Lydia Fairén (Miércoles), Frank Capdet (Tío Fétido), Alejandro Mesa (Pugsley), Meritxell Duró (Abuela) eta Javier Canales (Lurch) dira.

Erosi zure sarrera HEMEN. 

 

Ruper Ordorika Kursaalen arituko da bere luxuzko Mugalaris taldearekin

Gaurkotasuna / 3 maiatza, 2019

Ruper Ordorika actuará en Kursaal Eszena este domingo 5 de mayo, con un repertorio que abarca Ruper Ordorika Kursaal Eszenan arituko da, datorren igandean, maiatzak 5, sasoi ezberdinetan sortutako kantu sortarekin.

Bere luxuzko Mugalaris taldea izango du lagun: Arkaitz Miner gitarra, mandolina eta biolinarekin, Fernando Neira “Lutxo” baxuarekin eta kontrabaxuarekin, eta Hasier Oleaga bateriarekin. Kontzertuko gonbidatu berezia Bartzelonako David Soler musikaria izango da, pedal steel eta gitarrarekin.

Hamabost disko baino gehiagorekin, euskal kantugile gorenetako bat dugu, ezbairik gabe. 1980an kaleratu zuen lehenengotik, jatorri ezberdineko musikariak bildu ditu bere diskoetan eta, letretan ere, bere hitzez gain, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Joxemari Iturralde eta beste askoren testuak baliatu ditu, poetika baten lekuko.

Hautsi da anphora lehen disko hartan kritikaren babesa lortu zuen arren, Ez da posible diskoko rock doinuekin zabaldu zuen, 1990ean, entzulego zabalago baterako bidea. Ordutik, askotariko diskoak grabatu ditu: haietako batzuetan, kantu zaharrekiko bere pasio-zaletasuna azaldu du; beste batzuetan, rock doinuetatik soinu garbiajora jo izan du. Azkenekoan, berriz, bakarka aritu da, hain zuzen, Bakarka izena duen diskoan: 40 urtetan zehar sortutako kanturik azpimarragarrienak bildu ditu bertan.

Igandeko kontzertuan ere sasoi ezberdinetako kantuak entzungo ditugu, Ruper Ordorikak bere zuzenekoetan eskaintzen duen indar eta fintasunez.

RUPER ORDORIKA
Igandea, maiatzak 05 / 19:00
18 €
Sarrerak erosi