menu

IMQ: Laneko estresa txikiagotzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko jardunaldia

Gaurkotasuna / 29 martxoa, 2019

Donostiako Kursaalean izan den “El Bienestar en el Trabajo. Generador de Salud” jardunaldiak –IMQ Seguros eta IMQ Prevención erakundeek antolatu dutena–, “enpresa osasungarria” eredutik haratago joan nahi izan du eta erakundeei tresnak eman nahi dizkie langileen lan-baldintzak hobetzeko ekintzak ezar ditzaten, hain zuzen ere, laneko estresa txikiagotzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko. Neurri horien bitartez, beraz, talentua benetan atxiki nahi da, langile konprometituen eta ekoizpen-ratioen hobekuntzaren bidez

IMQ-ko zuzendariondoko orokorra Javier Aguirregabiriak eman dio hasiera jardunaldiari, eta horretan txostengile hauek izan dira: Oscar Landeta, ALEDIAko zuzendari kudeatzailea; Josune Martín, IMQ Amsa-ko psikologiako doktorea; Esther Enales, IMQ Prevención-eko bezeroen kudeaketako zuzendaria, eta Paloma Fuentes, Mahou San Miguel-eko Zoriontasun kudeatzailea. Eta IMQ Prevención-eko zuzendari kudeatzaile Jesús Dalmauk eman dio amaiera ekitaldiari.

ALEDIAko zuzendari kudeatzaile Oscar Landetaren txostena, laneko istripuak eta absentismoa prebenitzeko estresa kudeatzeak duen garrantziaz ari izan da. “Pertsonen % 90ek azken urtean estresa izan dutela diote eta % 40k, egoera hori ohiko dutela. Lan-arloan zenbakian antzekoak dira: langileen % 41,4k estresatuta daudela diote. Hauek dira egoera horren azalpenak: gehiegizko lan-karga, lankideekiko harremana eta igurikimenak ez betetzeko beldurra, besteak beste”, jakinarazi die Landetak bertaratutakoei. Gainera, hauxe adierazi du: “estresa da laneko absentismoaren kausa nagusienetako bat; kostu handiak sortzen ditu eta laneko ezbehar-tasaren arrisku-faktorea da”. Mintzaldian, ALEDIAko zuzendari kudeatzaileak enpresako estresaren aurreko erresilentzia bultzatzeko gara daitezkeen ekintzak eta estrategiak ezagutarazi ditu.

Josune Martín, IMQ Amsa-ko psikologiako doktorea, emozioek osasunean duten garrantziaz ari izan da. “Gure lana inguru emozional batean garatzen da; eta hori ez da horrela psikologian mina edo sufrimendua duten pertsonekin lan egiten dugulako, pertsonak dauden guztietan emozioak egon badaudelako baizik. Gure gorputza zaintzeak garrantzi handia duela ikasi dugu, esaterako, hainbat kanpainek bizi-aztura osasungarriak sustatzen dituzte. Eta orain gure emozioak zaindu beharko ditugu”. IMQ Amsa-ko adituak bertaratutakoei Mindfulness egitea proposatu die eta hau gomendatu: “kontzientzia osotik jardutea, hots, hemen eta orain gertatzen denari erreparatzea, pilotu automatikotik jardun beharrean, eta jarrera hori lagungarri gertatuko zaigu lanean nahiz gure bizitza orokorrean”.

Esther Enalesek, IMQ Prevención erakundeko eko bezeroen kudeaketako zuzendariak, berriz, azken asteotan laneko absentismoari buruz argitaratu diren datuak jakinarazi ditu: “Euskadiko tasa % 5,5ekoa da eta Espainikoa, berriz, % 4,5ekoa. 51.000 langilek huts egiten dute lanean egunero eta horien artean 16.000k, justifikazio medikorik gabe”. Enalesen hitzetan, “langileen % 50ek baino gehiagok obesitatea edo gehiegizko pisua du; langileen % 18 bakarrik dago lanarekin konprometituta; eta, egunean, Espainian 10 pertsonak bere buruaz beste egiten dute, eta arrisku-faktore larrienen artean lan-arazoak daude”. Horri biztanleriaren zahartze-tasak gehitzen badizkiogu, ohartuko gara erakundeetan Enpresa Osasungarriari buruzko Programak abiarazteak duen garrantziaz”, amaitu du azaltzen.

Azkenik, Paloma Fuentes, Mahou San Migueleko Zorionaren kudeatzailea, zeraz aritu zen: Unibertsitate onenen azken ikerketek osasun-kontzeptua zabaltzen dutelari buruz, garunaren paper gidatzailea frogatuz gure prozesu biologiko, fisiko eta buruko guztietan;  zorion egoeraren kontzeptuaren eta prozesu horien guztien erregulazioari buruz;  eta garun zoriontsu baten ezaugarriei buruz eta hauek nola trebatu daitezkeen Erakundeetan.