menu

Club de Creativos – c de c 2019

Marketinaren eta komunikazioaren industriako 2.000 profesional baino gehiago bildu ziren Kursaalen 2019ko  ‘c de c’, publizitate-industriako eragile guztiak biltzen dituen urteko kongresuan. Aurten, XX. urteurrena ospatu da.

Inspiraziorako, eztabaidarako, ikaskuntzarako eta hausnarketarako hiru jardunaldi. Hitzaldiak, tailerrak, solasaldiak, proiekzioak, klase magistralak eta erakusketak izan ziren, horien artean, c de c -ren 20. urteurrenaren erakusgarri.

Bide berriak bilatzen lelopean, edizio honetan marketinaren eta komunikazioaren industriaren alderdi nagusietan espero ditugun aldaketa seguru eta berehalakoak aurkezten ziren. Kontua ez da agertoki futurista bat planteatzea, baizik eta erakustea zer berritasun nabarmenek aldatuko duten nolabait industriako eragileek lan egiteko eta erlazionatzeko duten modua.

Argazkiak: c de c