menu

OPC SPAINEN 31. BILTZARRA

Donostian egin da aurtengo OPC Spain Biltzarra, urtero egin ohi dena, otsailaren 21ean eta 22an. Kursaal Jauregian izan da hitzordua, eta biltzar- eta ekitaldi-sektoreko enpresa nagusietako 300 bat profesional elkartu ziren.

OPCE – Euskadiko Biltzar eta Ekitaldi Antolatzaile Profesionalen Enpresa Elkarteak eta Espainiako Biltzar Antolatzaile Profesionalen Enpresa Federazioak antolatzen dute topaketa, eta erakunde publiko nagusien laguntza jaso du.

“Esperientzia, konpromisoa eta teknologia XXI. mendeko ekitaldietarako” du goiburua Biltzarrak, eta hau izango du aztergai nagusia: nola lagundu biltzar- eta ekitaldi-antolatzaile diren enpresa profesionalei berrikuntzarako bidea hartzen, ekitaldiei eta haiek egiten diren lurraldeei balio-ekarpena egin diezaioten.

Gai biziki interesgarriak jorratu ziren ekitaldian; besteak beste, OPC enpresen eta haien zerbitzuen berrikuntza, ekitaldietan aplikatu beharreko aurrerapen teknologiko berriak, ekitaldien jasangarritasuna areagotzeko bideak, ekitaldietan eta lurraldean egindako inbertsioaren itzulkinek duten garrantzia, ekitaldietara joaten direnen egonaldia hobetzeko moduak eta gastronomiaren bidezko berrikuntza.