Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 19 abendua, 2018

Eason disko argitsua atera ondoren, Euskal Herrian bertan, Madrilen, Bartzelonan, Galizian, Mexikon… eman ditu kontzertuak Izaro kantu egile mallabitarrak. Kursaal Eszenan arituko da urtarrilaren 5ean, bira amaierako emanaldietako bat eskaintzen. Hain zuzen, kontzerturako azken sarrerak baino ez dira geratzen dagoeneko. Honela deskribatzen du Izarok bere azken diskoa: “Bigarren lan hau lehenengoa baino kontzienteagoa da zentzu askotan: banekien lan hau egin nahi nuela, banekien norekin egin, nola, nondik eraman nahi nuen eta banekien zertarako. Baina lehenengo lan hartan bezala, ez nekien nora heldu nahi nuen honekin; denborari utziko diot hori erabakitzen”. Era berean, zera dio: “Aurkitze bat kontatu nahi izan dut disko honetan, nire buruaren aurkitzea. Nik nire burua behin baino gehiagotan aurkitu dudan arren, nire burua Donostian topatu dudan aldia dut bereziki gogoan, eta disko honetan aurkitze hori bildu nahi izan dut”. Bere sentsibilitate handiko musika intimoak entzulearen barrenak mugitzen ditu era saihestezinean. Kantu batzuetako pop askatzaile eta energetikotik, beste batzuetako sakontasun eta edertasunera doa, eta doinu latinoekin ere ausartzen da. Bigarren disko honetan erakutsi duen profesionaltasuna aitortu diote berriki Musika Bulegoa Sariarekin. Izan ere, haien hitzetan, etorkizun handia duen musikaria da eta geratzeko etorri da Izaro. Kursaalean eskainiko duen kontzertua bi arrazoigatik izango da berezia. Alde batetik,  Izaro Gipuzkoan “Eason” diskoarekin ikusi ahal izateko azken aukera izango da. Bestetik, bere ohiko musikariez gain (Iker Lauroba Alonso, gitarra; Oriol Flores Arisa, bateria; Julen Barandiaran Blanco, baxua; Garazi Esnaola Balerdi, teklatua), Xabier Zeberio Etxetxipia biolinista, Jesús Herrera flamenko-dantzari donostiarra eta beste parte-hartzaile sorpresaren bat ere izango ditu lagun kontzertuan. IZARO Larunbata, urtarrilak 05 / 20:00 18 €  Sarrera erosi
Izaro

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]