menu

Martin Fröst

BBCko Orkestra Sinfonikoa Kursaalen, Sakari Oramo zuzendari finlandiarraren eskutik, eta Martin Fröst klarinetista suediarrarekin bakarlari gisa

Gaurkotasuna / 24 urria, 2018

Corporationeko orkestra nagusia da eta Kursaalera iritsiko da datorren urriaren 26an, 20:00etan, Sakari Oramo zuzendari finlandiarraren batutapean eta Martin Fröst klarinetista suediarrak lagunduta.

Bere sorreratik BBCko Orkestra Sinfonikoak izan dituen zuzendarien artean honako izen hauek nabarmendu daitezke: Malcolm Sargent (1950-57), Antal Doráti (1962-66), Sir Colin Davis (1967-71), Pierre Boulez (1971-75), Gennady Rozhdestvensky (1978-81) edota Andrew Davis (1989-2000).

Sakari Oramo BBCko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da 2012tik eta, aldi berean, Royal Stockholm Philharmonic Orchestrako zuzendari nagusia da baita. Zuzendari onenaren saria jaso zuen 2015ean, Royal Philharmonic Societyren eskutik, eta zalantzarik gabe, nazioartean izen handienetako bat da finlandiarra gaur. BBCko Orkestra Sinfonikoak Kursaalera egindako aurreko bisitan Oramok zuzendu zuen baita, 2014ko urrian hain zuzen.

Proms jaialdiko orkestra nagusia da BBCko Orkestra Sinfonikoa eta dozena bat kontzertu eskaintzen ditu urtero Londreseko Royal Albert Halleko urteroko programazioan. Kursaalen eskainiko duten kontzertuan, Sibelius, Hillborg, Debussy edota Prokofieven piezak nabarmentzen dira.

Martin Fröst klarinetista famatua da bere tresnarekin musikaren mugak behartzen dituelako. BBCko Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin, klarineterako idatzitako bi lan ospetsu eskainiko ditu: alde batetik, Debussyren Lehen Rapsodia, klarineterako egindako lanik distiratsuenetako bat; eta, bestetik, Hillborg suediarraren Peacock tales izenburuko pieza, Martin Fröstek inork ez bezala menderatzen duena.

Programa osatuz, Sakari Oramoren herrikide Sibelius finlandarrak 1911n konposatutako Agerraldi historikoak obraren lehen sorta.  Eta kontzertuari amaiera emateko, Prokofieven 6. Sinfonia, konpositore errusiarrak Bigarren Mundu Gerran hildako milioika sobietarrei eskainitako lana.

BBCko ORKESTRA SINFONIKOA
Ostirala, urriak 26 / 20:00
55 / 44 / 35 / 28 / 11 €

 Sarrerak erosi