menu

Martin Fröst

BBCko Orkestra Sinfonikoa Kursaalen, Sakari Oramo zuzendari finlandiarraren eskutik, eta Martin Fröst klarinetista suediarrarekin bakarlari gisa

Gaurkotasuna / 24 urria, 2018

Corporationeko orkestra nagusia da eta Kursaalera iritsiko da datorren urriaren 26an, 20:00etan, Sakari Oramo zuzendari finlandiarraren batutapean eta Martin Fröst klarinetista suediarrak lagunduta.

Bere sorreratik BBCko Orkestra Sinfonikoak izan dituen zuzendarien artean honako izen hauek nabarmendu daitezke: Malcolm Sargent (1950-57), Antal Doráti (1962-66), Sir Colin Davis (1967-71), Pierre Boulez (1971-75), Gennady Rozhdestvensky (1978-81) edota Andrew Davis (1989-2000).

Sakari Oramo BBCko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da 2012tik eta, aldi berean, Royal Stockholm Philharmonic Orchestrako zuzendari nagusia da baita. Zuzendari onenaren saria jaso zuen 2015ean, Royal Philharmonic Societyren eskutik, eta zalantzarik gabe, nazioartean izen handienetako bat da finlandiarra gaur. BBCko Orkestra Sinfonikoak Kursaalera egindako aurreko bisitan Oramok zuzendu zuen baita, 2014ko urrian hain zuzen.

Proms jaialdiko orkestra nagusia da BBCko Orkestra Sinfonikoa eta dozena bat kontzertu eskaintzen ditu urtero Londreseko Royal Albert Halleko urteroko programazioan. Kursaalen eskainiko duten kontzertuan, Sibelius, Hillborg, Debussy edota Prokofieven piezak nabarmentzen dira.

Martin Fröst klarinetista famatua da bere tresnarekin musikaren mugak behartzen dituelako. BBCko Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin, klarineterako idatzitako bi lan ospetsu eskainiko ditu: alde batetik, Debussyren Lehen Rapsodia, klarineterako egindako lanik distiratsuenetako bat; eta, bestetik, Hillborg suediarraren Peacock tales izenburuko pieza, Martin Fröstek inork ez bezala menderatzen duena.

Programa osatuz, Sakari Oramoren herrikide Sibelius finlandarrak 1911n konposatutako Agerraldi historikoak obraren lehen sorta.  Eta kontzertuari amaiera emateko, Prokofieven 6. Sinfonia, konpositore errusiarrak Bigarren Mundu Gerran hildako milioika sobietarrei eskainitako lana.

BBCko ORKESTRA SINFONIKOA
Ostirala, urriak 26 / 20:00
55 / 44 / 35 / 28 / 11 €

 Sarrerak erosi 

Benito Lertxundi

Kursaal Auditorioko 1800 sarrerak saldu ondoren, Benito Lertxundik bigarren kontzertu bat eskainiko du abenduaren 3an, Euskararen Egunarekin bat eginik

Gaurkotasuna / 19 urria, 2018

Benito Lertxundik abenduaren 1ean eskaini behar duen kontzertuak izan duen harrera beroaren ondoren, Kursaal Eszenak abenduaren 3an bigarren kontzertu bat eskaintzea erabaki du, Euskararen Egunarekin bat eginik.

Aipatu bi kontzertu hauek bere azken diskoa den  “Ospakizun gauean” aurkezpen biraren baitan daude. Hamar abestik osatzen dute diskoa eta lagun dituen musikariekin zuzenean grabatu ditu kantuok; desikastearen beharraz, herri menderatuaren oldar askatzaileaz, edota senaren ahotsari arreta jartzeaz ari zaizkigun kantuak, Jorge Bucay argentinarraren edo Fernando Pessoaren imaginarioan biltzera garamatzatenak, hala nola Jon Maia bertsolariak Terranovatik ekarritako kantu bat ere partekatu nahi izan du. Dena den, Benito Lertxundiren kanturik ezagun eta hunkigarrienak ere eskainiko ditu.

BENITO LERTXUNDI
Sábado 1 de diciembre / 20:00
Lunes 3 de diciembre / 20:00
18 €

Sarrerak erosi

“La caja de los juguetes”, primera de las citas de Musika Familian dirigida al público familiar llega al Kursaal el 20 de octubre

Gaurkotasuna / 19 urria, 2018

Badator Musika Familian: Kursaal Eszenak familiei zuzendutako lehenbiziko hitzordua urriaren 20an, “La caja de los juguetes” ikuskizunarekin

Musika Familian titulupean etxeko txikientzat prestatzen den ohiko programazioa urriaren 20an jarriko da abian.

Lehenbiziko hitzordua “La casa de los juguetes” izango da. Samurtasunez eta umorez betetako ipuin honek Claude Debussyren musika du oinarri, eta jolasak duen garrantzia aldarrikatzeaz gain, iritzia agertzen du genero-berdintasunaren inguruan. Etcétera taldearen produkzioak Andaluziako Juntaren laguntza izan du eta, esan bezala, urriaren 20an, 18:00etan, izango da gozatzeko aukera Kursaalen. Enrique Lanzek darama eszena zuzendaritza, eszenografia eta baita txotxongiloen ardura eta Lía Alvesek, berriz, argiena.

Bigarren proposamena, “Harien artean”, azaroaren 17an 18:00etan iritsiko da Kursaalera. Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren hari-instrumentu taldearen eskutik hainbat musikagile ospetsuren ezkutuko kontuak ezagutzeko aukera izango dute ikusleek. Javier Irigoien dugu narratzailea eta ikuskizunean zehar Vivaldi, Bach, Mozart, Holst, Britten, Sarasate edota Piazzolaren musikari gainbegirada emango zaio. Testua Javier Irigoien berak eta Belén Otxotorenak sinatzen dute.

 

LA CAJA DE LOS JUGUETES
Larunbata, urriak 20 / 18:00
7 € / 3 € (<12 urte)
3 urtetik aurrera · Gaztelaniaz

HARIEN ARTEAN
Larunbata, azaroak 17 / 18:00
7 € / 3 € (<12 urte)
3 urtetik aurrera · Euskaraz

 

 

2018, San Sebastian Gastronomika herrikoiena

Gaurkotasuna / 3 urria, 2018

Ofizialki, urriaren 8an, astelehena, hasiko da kongresua. Hain zuzen ere, aurreko asteburuan hasten da, Egun batez Chef, Gastronomika Herrikoia eta Street Food gunearen inaugurazioarekin; aurten, Espainiako gastronomiako plater eta pintxo ikonikoak eta Michelin izardunak izango ditugu gune horretan.

Kursaal jauregiaren barruan, eta berritasun modura, Gastronomikak % 30eko deskontua eskaintzen du bere hiru jarduera erosteagatik, eta % 40koa, berriz, lau baino gehiago erosteagatik. Ez duzu aitzakiarik 2018. urte honetako San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuaren 20. urteurreneko edizio honetaz ez gozatzeko.

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country 2018 (urriaren 8tik 10era) ez da jatetxe-munduko profesionalentzako bakarrik, hiria eta probintzia mugiarazten dituen ekitaldia da. Nahiz eta Kursaal jauregia den kongresuaren epizentroa, jende guztiak parte hartu dezala lortu nahi dute antolatzaileek eta, urtero bezala, musu truk kongresuaren magiaz eta sukaldaritzaz gozatzeko jarduera-sorta antolatu dute. Hala ere, merezi du Kursaalen egingo diren jarduera batean baino gehiagotan parte hartzeak duen deskontuaz baliatzea (% 30eko deskontua hiru jardueratarako sarrerak erosteagatik, eta % 40koa lau jarduera baino gehiagorako sarrerak erosteagatik). Ez dago aitzakiarik San Sebastian Gastronomikaz ez gozatzeko.

Senti zaitez chef egun batez

Laugarren urtez jarraian, San Sebastian Gastronomikak egun bat irabazi eta urriaren 6an, larunbata, ospatuko du goi-mailako gastronomiaren etorrera hirira. Donostiako Boulevardeko kioskoan Egun batez chef ekitaldia ospatuko da; bi helduk eta bi haurrek –El Diario Vascok egindako zozketaren irabazleek– Gipuzkoan jatetxea duten sei chef handirekin batera jardungo dute sukaldean. Aitor Arregi (Elkano*, Getaria), Dani Lopez (Kokotxa*, Donostia), Pablo Loureiro (Casa Urola, Donostia) eta Ruben Trincado (El Mirador de Ulia*, Donostia) izango dira –azken horrek errepikatu egingo du– jende guztiari zuzendutako ekitaldi batean, hiriarekin bat eginez, binaka jardungo dutenak, profesionalak ez diren lau lagunekin.

Gastronomika herrikoia

Igandean, hilak 7, Kursaalera iritsiko da hitzordua; Gastronomika Herrikoia, Gastronomikaren ate irekien eguna, hartzeko irekiko ditu ateak jauregiak, Aurten, 20. urteurrena ospatuz, bi euskal sukaldariren eta Valladolideko beste biren showcooking saioak izango ditugu, laurak maisuak pintxogintzan.  Horrela, miniaturako sukaldaritza omendu nahi du Gastronomikak, pintxoen bultzatzaile handienetakoak diren Valladoliden eta Donostiaren eskutik. 11:30etik 13:30era, bata bestearen atzetik igoko dira Kursaal jauregiko Ganbera Aretoko eszenatokira Felix Manso (Felix Manso, Irun), Xabier Zabaleta (Aratz, Donostia), Victor Marin (Trigo*, Valladolid) eta Teo Rodriguez (Trasto, Valladolid), pintxoen eskutik lortutako arrakasten alde egiteko, espainiar sukaldaritzaren arrakastaren eta entzutearen gako izanik.

Street food pintxotara doa

Behin hitzaldiak amaitu ondoren, Kursaal jauregiko atarira iritsiko da kongresua; han, Street Food Kursaaleko atarira itzuliko da Gastronomikaren Street Food atala

atala inauguratuko da, bi proposamen osagarrirekin. Igandean, eskainitako hitzaldien ildoari jarraiki, Valladolideko jatetxeetako lau pintxo eskainiko ditu Street Food espazioak. Hauexek izango dira, hain zuzen ere, eskainiko diren pintxoak: Oilo-eskabetxea jalapeñoen emultsioaz, Teo Rodriguezena (Trasto); masail beteak, Jesus Barbado Herasena (Suite 22 Restaurant &Gin-Club); 2015ean, Valladolideko Pintxo eta Tapen XI. Lehiaketa Nazionala irabazi zuen pintxoa, Taj-Mahal esneko arkumea, Alfonso Garciarena (Don Bacalao); eta Chisco Alonsoren (La Garrocha) etxeko atun gatzartu entsalada. 19:00etan amaituko da igandeko Street Food ekimena.

Astelehenetik asteazkenera, aldatu egingo da Kursaaleko atariko gastronomia. Urteurrena ospatzeko, gure sukaldaritza eta plater ezagunenak omendu nahi izan ditu aurtengo edizio bereziak, baita Street Food atalean ere, eta, chef handien sukaldaritzari buruzko ikuspegitik abiatuta –guztiek dituzte Michelin izarrak–, “iraultza” gastronomiko garaikidearen babesean, tradizioaren berpizkundea markatu duten errezetak proposatuko ditu. Hainbat jaki dastatzeko aukera egongo da, 12:00etatik 20:00etara: kaneloiak trufa-kremaz, Carles Gaigek prestatuta (Gaig, Bartzelona); Via Lactea kroketak, Nacho Solanarenak (Solana, Ampuero, Kantabria); Catedral de Navarra markako fabada, Marcos Moranen eskutik (Casa Gerardo, Prendes, Asturias), eta bakailaoa saltsa berdean, Gorka Txapartegik prestatuta (Alameda, Hondarribia, Gipuzkoa).

Lau euroren (pintxo bat eta edaria) edo sei euroren (bi pintxo eta edaria) truke salduko dituzte Street Fooderako sarrerak, bai iganderako bai gainerako egunetarako.

Deskontuak jardueretan

Carme Ruscalleda, Quique Dacosta, Angel Leon eta Virgilio Martinez izango dira protagonista Kursaaleko eszenatokian, dastatze-saio eta guzti. Kanpoan geratzen direnek ere ez dute batere gaizki pasatuko. San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country sukaldaritza-kongresua da, baina hiri-kongresua ere bada. Lotura hori gabe, ezin uler liteke ez kongresua ez espainiar gastronomiaren arrakasta. Astebete barru hasiko da gastronomiaren Donostiako kongresua.