Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 5 uztaila, 2018

Fleet Foxes taldeak bere hirugarren albuma, “Crack-Up”, aurkeztuko du Kursaalen datorren asteartean, uztailaren 10ean. Sei urte igaro dira aurreko lana, “Helplessness Blues”, plazatu zutenetik eta hamarkada bat beraien debut diskoa heldu zenetik, “Fleet Foxes” (2008).  Lan berriak hamaika kantu dauzka, denak Robin Pecknold-ek idatzitakoak, eta oraingoz kritikaren aldetik estimatuenetakoa izan den “Third of May” kantu epikoak ia bederatzi minutuko iraupena dauka, hamabi haridun gitarra elektrikoaz, pianoaz, hari laukoteaz eta taldearen harmonia dotoreez lagunduta.  “Crack-Up” diskoa Pecknold berak eta Skyler Skjelset-ek koproduzitu dute. Txikitako lagunak, taldearen jatorrizko kideak eta aspaldiko kolaboratzaileak dira Skjelset eta Pecknold. Haiekin batera, Casey Wescott Christian Wargo eta Morgan Henderson izango dira Kursaalen. Seatttle hirian sortutako indie-folk taldearen taldekide guztiek jotzen dute instrumentu bat baino gehiago, eta denek jartzen dituzte ahotsak baita. Haien lehen bi albumek eragin handia eduki zuten nazioartean. Lehenbiziko lanarekin Uncut aldizkari espezializatuaren urteko diska onenaren saria jaso zuten, eta hainbat “Best of” zerrendetara iritsi ziren. “Helplessness Blues” beraien bigarren lana bide berdin edo hobeagotik joan zen eta, besteak beste, eta taldea onenen zerrendetan sartzeaz batera, Grammy sarietarako izendapena jaso zuen Fleet Foxesek. FLEET FOXES Uztailak 10   / 20:00 29 € / Ordu Gaztea 3 €

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]