menu

Gregory Porter, Caetano Veloso y Kenny Barron dira 53. Heineken Jazzaldiko kartel-buru Kursaalen

Gaurkotasuna / 6 uztaila, 2018

53. Heineken Jazzaldia Donostian ospatuko da uztailaren 25etik 29ra artean, 105 emanaldiko programarekin; horietatik hirutatik bi baino gehiago doan izango dira ikus-entzuleentzat, 17  agertoki desberdinetan. Iaz, Jazzaldiak 156.000 ikus-entzule bildu zituen bere agertoki guztietan, horien artean daude Zurriolako Hondartza, Kursaal Auditorioa, Trinitate Plaza eta Victoria Eugenia Antzokia, hiriko toki enblematikoak guztiak ere.

Jazzaldian izango ditugun lehen mailako izarren artean daude Gregory Porter, Chick Corea, Cécile McLorin Salvant, Caetano Veloso, Rubén Blades, Brad Mehldau, Kenny Barron, Dave Holland, Zakir Hussain, Chris Potter, Christian Scott, Robert Glasper, Yann Tiersen, Mary Stallings, Michel Portal, Salvador Sobral, Benny Green, Jacob Collier, Curtis Stigers, Gary Clark Jr., Rabih Abou-Khalil, Naïssam Jalal, eta beste hainbat.

Donostiako Jazzaldia Saria

Donostiako Jazzaldia Saria 1994an ezarri zen, jazzaren iraganean eta orainaldian garrantzi handia izan duten artisten ibilbidea eta etsenplua aitortu eta saritzeko.

2018ko saria Mary Stallings abeslariari eta Michel Portal multiinstrumentistari emango zaie.

Sarituen zerrendan jazzaren historiako hainbat talentu distiratsu agertzen dira: Doc Cheatham, Hank Jones, Chick Corea, Kenny Barron, Ray Brown, Elvin Jones, Keith Jarrett, Herbie Hancock, Shirley Horn, Wayne Shorter, Toshiko Akiyoshi eta Ellis Marsalis, besteak beste.

Info gehiago www.heinekenjazzaldia.eus webgunean.

 

 

Fleet Foxes-el “Crack-up” bere album berria aurkeztuko du Kursaalen

Gaurkotasuna / 5 uztaila, 2018

Fleet Foxes taldeak bere hirugarren albuma, “Crack-Up”, aurkeztuko du Kursaalen datorren asteartean, uztailaren 10ean. Sei urte igaro dira aurreko lana, “Helplessness Blues”, plazatu zutenetik eta hamarkada bat beraien debut diskoa heldu zenetik, “Fleet Foxes” (2008).  Lan berriak hamaika kantu dauzka, denak Robin Pecknold-ek idatzitakoak, eta oraingoz kritikaren aldetik estimatuenetakoa izan den “Third of May” kantu epikoak ia bederatzi minutuko iraupena dauka, hamabi haridun gitarra elektrikoaz, pianoaz, hari laukoteaz eta taldearen harmonia dotoreez lagunduta.  “Crack-Up” diskoa Pecknold berak eta Skyler Skjelset-ek koproduzitu dute. Txikitako lagunak, taldearen jatorrizko kideak eta aspaldiko kolaboratzaileak dira Skjelset eta Pecknold. Haiekin batera, Casey Wescott Christian Wargo eta Morgan Henderson izango dira Kursaalen. Seatttle hirian sortutako indie-folk taldearen taldekide guztiek jotzen dute instrumentu bat baino gehiago, eta denek jartzen dituzte ahotsak baita.

Haien lehen bi albumek eragin handia eduki zuten nazioartean. Lehenbiziko lanarekin Uncut aldizkari espezializatuaren urteko diska onenaren saria jaso zuten, eta hainbat “Best of” zerrendetara iritsi ziren. “Helplessness Blues” beraien bigarren lana bide berdin edo hobeagotik joan zen eta, besteak beste, eta taldea onenen zerrendetan sartzeaz batera, Grammy sarietarako izendapena jaso zuen Fleet Foxesek.

FLEET FOXES
Uztailak 10   / 20:00
29 € / Ordu Gaztea 3 €