menu

OT 12018: castinga ekainaren 18an Kursaalean

Gaurkotasuna / 28 maiatza, 2018

“OT 2018”ko castingak hastear daude. RTVEk Gestmusicen lankidetzarekin ekoitzitako programaren casting taldeak hamar hiri bisitatuko ditu, lehena Bartzelona izango delarik. Aurten gainera berri bat dakarte: #OTCover-a. Beraien bertsioa sarera igotzen duten erabiltzaile onenek tratu berezi bat jasoko dute: ilara luzeak saihestu eta zuzenean pasako dira Noemí Galera buru duen taldearen aurrean abestera.

“OT 2018”ko castinga datorren maiatzaren 30ean hasiko da Bartzelonan eta uztailaren 10ean bukatuko da Madrilen. “Operación Triunfo”ren akademian sartu nahi dutenek bere burua aurkeztu ahal izango dute Espainiako hamar hiritan maiatza eta uztaila bitartean. Lehenengo jardunaldia Bartzelonan izango da (maiatzaren 30ean). Haren ondoren etorriko dira Alacant (ekainaren 4ean), Valentzia (ekainaren 7an), Mallorca (ekainaren 12an), Donostia (ekainaren 18an), Vigo (ekainaren 21ean), Tenerife (ekainaren 26an), Malaga (uztailaren 2an), Sevilla (uztailaren 5ean) eta, azkenik, Madril (uztailaren 10ean).

Lehen fase honetan hautagaiek a capela abestuko dute gutxienez minutu bat eta 20 segundoz. Castingeko taldekideek pegatina batekin bereizitako hautagaiak pasako dira soilik bigarren fasera. Oraingoan, ateak itxita, 3 abesti prestatu beharko dituzte eta anplifikatzeko beharrik ez duten instrumentuak erabili ahalko dituzte lagungarri, baita USB memoria batean gordeta ekarri beharko dituzten musika oinarriak ere.