Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

Mozarten pianorako kontzertu ezagunenak entzungai Kursaalen, Scottish Chamber Orchestraren eskutik

Gaurkotasuna / 18 maiatza, 2018

Piotr Anderszewski, egungo piano-jole interesgarrienetakoa, ezaguna da bere indarrarengatik eta orijinaltasunarengatik eta orkestrari lagunduko dio obra hauen interpretazioan

Datorren igandean (maiatzak 20/19:00), Kursaal Eszenako egitarauak, Scottish Chamber Orchestraren ikuskizuna eskainiko du Kursaal Auditorioan.

Gau honetako programaren protagonistak Mozarten piano eta orkestrarako bi kontzertu izango dira, Salzburgoko musikariak 1767 eta 1791 bitartean idatzi zituen kontzertuen sailekoak. Hiru mugimendutan egituraturiko eskema klasikoa (lasterra-motela-lasterra) jarraitzen dute denek, eta kontzertu klasikoaren gailurtzat jotzen dira; izan ere, eragin handia izan zuten geroko konpositoreengan. Mozartek trebetasun tekniko harrigarria ageri du, baita orkestrak eskaintzen dituen baliabideen nagusitasun erabatekoa ere, afektu eta emozioen sorta zabal bat sortuz. Haren kontzertuetan, oro har, garrantzitsuak dira inprobisazioa eta birtuosismoa, eta garai hartako pianoak eskaintzen zituen aukera tekniko guztiak ustiatzen dituzte.

Kontzertua Barbara von Ployer bere ikaslearentzat idatzi zuen, eta aditu gehienen ustez harexek estreinatu zuen, bere aitaren etxean eskainitako kontzertu batean.1784ko apirilean bukatu zuen, eta ordu arte Vienan idatzi zituen guztien gainetik nabarmentzen da

Kontzertua 1786ko apirilaren hasieran estreinatu zuen Mozartek Vienan. Sail osoko landuenetako eta adierazkorrenetako bat da, eta instrumentu-ugaritasunik handiena duena. Aditu baten baino gehiagoren iritziz, hauxe da Mozarten piano eta orkestrarentzako kontzertu hoberenetako bat.

Pulenc-en Sinfonietta obrarekin osatuko da egitaraua.  Lan honek badu paralelismo bat Mozarten eta Haydnen sinfoniekin, argitasun eta oreka formal berbera baitauzka, baina XX. mendeko hizkuntza bizi eta dantzako erritmoez betearekin.

Maiatzak 20 de mayo /19:00
Kursaal Auditorioa
SCOTTISH CHAMBER ORCHESTRA
Stephanie Gonley, zuzendaria
Piotr Anderszewski, pianoa
49 / 39 / 32 / 26 / 12 €

 Sarrerak erosi