menu

TOSTA Kursaal Auditorioan lehorreratuko da euskal antzokietan egingo duen biraren barruan

Gaurkotasuna / 24 apirila, 2018

Tosta” emanaldian Eskozia, Galizia, Frisia, Irlanda, Gales, Kornualles eta Euskal Herriko, 11 musikari eta abeslarik hartzen dute parte Kukai Dantza konpainiako 2 dantzari gonbidatuekin batera.

Emanaldia apirilaren 28an izango da, 20:00etan, Kursaal Auditorioan, Kursaal Eszenaren programazioaren barruan.

Abenduaren 5ean diskoa argitaratu ostean, Tosta Bandak “TOSTA” ikuskizuna aurkeztuko du Kursaal Auditorioan apirilaren 28an arratsaldeko 20:00etan Kursaal Eszenaren programazioaren barruan.

“TOSTA”-k atlantikoan barrena egiten den bidai musikatua irudikatzen du. Taldea osatzen duten kultura eta hizkuntza gutxituen abesti tradizionalak abiapuntu bezala hartuta, hauen berrasmatzearen emaitza da eszenatokian gozatu ahal izango dena.

Kontzertuan Tosta Bandako 11 musikari eta abeslarik hartzen dute parte. Guzti hauek haien kalitate eta beraien kultura eta herrialdeetan erreferente izateagatik izan dira aukeratuak: Eskozian, Galizian, Frisian, Irlandan, Galesen, Kornuallesen eta Euskal Herrian.

Dantza eta musika Kukai Dantza Konpainiako bi dantzarien eskutik uztartzen dira, zeintzuei Tosta Bandako Kornualleseko artista gehituko zaizkien dantza keltiarraren bidez.

Guztiek dute amankomunean hizkuntza gutxituak hitzegitea eta internazional mailan ezagunak diren musika tradizio aberatsetako kulturetako kide izatea. Gainera beraien musika partekatu eta elkarrekin lan egitearen gogoan bat egiten dute ere.

Lehen aldia da kultura hauetako instrumentu, erritmo, kantu, estilo eta dantzak elkartzen direla modu gaurkotu batetan sustrai hauetako kantak ber-asmatu eta ber-interpretatzeko.

Txikitasunaren eta dibertsitatearen garrantzia bistarazten duen kontzertu originala, musika eta dantza mailan indartsua eta eszenikoki zaindua da “TOSTA”. Topaketa eta elkarlana goraipatzen dituena, Enrique Mejia Godoy-k dioen gisa, “… jakin bait dakite, txikiak izanik ere, elkarrekin sumendia garela!”

Tartea egongo da ere berriki utzi gaituen txalapartaren eta poesiaren erreferente zen Joxean Artze gogora ekartzeko.

Emanaldia “TOSTA”k Hego Euskal Herriko areto nagusietan gauzatuko duen biraren testuinguruan kokatzen da. Apirilaren 26an Gasteizko Principal antzokian izango dira, 27an Iruñeko Gaiarre Antzokian, 28an Donostiako Kursaalean eta 29an Bilboko Arriaga Antzokian.

Fitxa teknikoa:

Talde artistiko eta teknikoa

EUSKAL HERRIA: OREKA TX, Harkaitz M. de San Vicente eta Mikel Ugarte (egurrezko eta harrizko txalapartak), Mixel Ducau (alboka, kitarra, klarinetea, saxo eta ahotsa) eta Iñigo Egia (perkusioak). Ixi Jauregi (txalaparta eta ahotsa)

ESKOZIA: Rona Wilkie (bibolina eta ahotsa).

GALES: Gwilym Bowen Rhys (mandolina, kitarra eta ahotsa).

IRLANDA: Caoimhín Ó Fearghail (irlandako gaita, flauta, buzukia eta ahotsa).

FRISIA: Marit Talens (perkusioak eta ahotsa).

GALIZIA: Mónica de Nut (perkusioa eta ahotsa).

KORNUALLES: Bec Applebee (dantza keltiarra, perkusioak eta ahotsa).

Dantza: Kukai konpainiako Beñat Salegi eta Lierni Kamio.

Zuzendaria eta produktorea: Igor Otxoa.

Musika zuzendaria: Mixel Ducau.

Hitzak: Tradizionalak eta Joxan Artze, Xabi Sukia, Piter Wilkens, John Bosson,

Richard Trethewey, Rosalia de Castro, Gwilym Bowen Rhys, Bec Applebee,

Caoimhín Ó Fearghail, Rona Wilkie, Marit Talens.

Argi diseinua eta eszenografia: Carlos Solano.

Soinu diseinua: Eneko Aritza Yaben.

Produkzio zuzendaritza: Julen Iñarra.

Produkzio lantaldea: Iratxe Etxeandia, Saioa Torre, Ainhoa Mendiburu.

Komunikazioa: Ainhoa Mendiburu, Julen Iñarra.

Alor teknikoa: Felix Gosencia, Julen Agirre, Jonatan Gonzalez.

Asistentzia teknikoa: Soinueder.

Argazkiak: Jorge Fernandez.

Diseinua: Tempografix.

Musikari eta abeslariak

Oreka TX

Harkaitz Mtnez de San Vicente

Egurrezko eta harrizko txalapartak.

Mikel Ugarte

Egurrezko eta harrizko txalapartak.

Iñigo Egia

Indiar tabla, kajoia, bendhir-a, tar, platerak, bodhram-a…

Mixel Ducau

Alboka, kitarra, banbuzko klarinetea eta saxoa.

“TOSTA”n Oreka TX-ko kideei Ixi Jauregi gehitzen zaie:

Txalaparta eta ahotsa

Galizia

Mónica de Nut

Ahotsa eta perkusioak.

Opera, jazz, eta musika tradizionala eta esperimentala abesten ditu. Kantu lirikoan trebatua, Madrilgo Escuela Superior de Voz-en graduatu zen, hala nola, Galiziako kantu tradizionalean eta jazz eta musika garaikidean ere. Bere lehen diskaren arrakastaren ondoren, “Dos Fios Invisibles” aurkeztu berri du. “Deixaas” Mercedes Peon-en azken proiektuan grabatzeaz gain zuzenean berarekin defendatuko du ere.

Gales

Gwilym Bowen Rhys

Ahotsa, mandolina eta kitarra.

Gales ipar mendebaldeko 23 urtetako folk abeslaria da. Galesera du lehen hizkuntza eta hizkuntza honetan abesten duten hainbat Galeseko taldeekin jo izan du. Bere herrialdeko musika ondare aberatsa Galesen bertan eta bere mugetatik at hedatzen aritzen da.

Frisia

Marit Talens

Ahotsa eta perkusio txikiak.

Jazz & Pop ikasketak egiteko Arnherm-en bizi den 20 urteko Frisiako abeslaria. Ibiltzeko eta abesteko gai izan denetik dantzan eta abesten aritua, musika estilo ezberdinetako taldeekin aritu zen. Hizkuntza gutxituetako “Eurovision”-a den Liet jaialdiko irabazle izan zen 2015. urtean.

Eskozia

Rona Wilkie

Ahotsa eta bibolina.

Argyll-en jaiotako gaelikoz abesten duen biolin jotzailea da. 2012an BBC Scotland-eko Musika Tradizionaleko musikari gaztearen saria jaso zuen.

Irlanda

Caoimhín Ó Fearghail

Ahotsa, gaita irlandarra eta buzukia.

Mendebaldeko Waterford ‘Gaeltacht’ edo Irlandako gaelikoz mintzatzen den zonaldeko An Rinn-eko jatorria duena. Tin-whistle-a 8 urte zituela ikasi zuen, eta handik lasterrera hasi zen uilleann gaitak jotzen. 2014. urtean Irlandako Urteko Musikaririk Onenaren saria irabazi zuen. Caladh Nua eta Danú taldeko kide da.

Kornualles

Bec Applebee

Dantza, perkusioak eta ahotsa.

Internazional mailan Kornualleseko musika tradizionaleko ordezkari den Dalla taldeko kide da. Abeslari ta musikari gisa soilik ez, dantzari eta antzezle bezela ere aritzen da.