menu

Tonhalle Orchester Zurich-ek Kursaalen kontzertua eskainiko du estreinekoz, Lionel Bringuier zuzendari gaztearekin batera

Gaurkotasuna / 16 apirila, 2018

  • Berliozen Sinfonía Fantastikoa txalotuak eta Liszt-en pianorako 2. kontzertuak osatuko dute kontzertuko programa.
  • Kontzertuko pianista Simon Trpčeski azken urte hauetako musikari bikainenetakotzat hartzen da.

Datorren Apirilaren 17an, Tonhalle Orchester Zurich-ek Lionel Bringuierren zuzendaritzapean, Kursaaleko Auditorioan joko du. Aipatu orkestra Europako adierazgarrietako eta garrantzitsuenetako bat da eta lehen aldiz arituko da Donostian.

Lehenengo zatian interpretatuko duten Berlioz-en Sinfonia Fantastikoa, bost zatitan banatzen den sinfonia bat da. Obra hau musika deskriptiboaren adibide hoberenetariko bat da eta haren azpitituluarekin batera, “Artista baten bizitzako kapituluak”, entzulearen irudimena garatzea du helburutzat. Gainera, maitasunean eta etsipenean arnas hartutako obra honen orkestrazioa inspirazio iturri izan zen geroagoko konposagile ugarirentzat.

Talde suitzarrak eskainiko duen Liszt-en pianorako 2. kontzertua, originaltasunagatik, intentsitatearengatik eta teknikoki duen konplexutasunagatik nabarmentzen da. Obran konpositorearen gainditzeko eta hobetzeko nahiak somatu daitezke. Garaiko erromantizismoarekin apurtzen du konposizio futurista eta berritzaile bat sortuz.

Lionel Bringuier zuzendari frantses gaztea bere belaunaldiko zuzendari liluragarrienetako bat da eta  bere heldutasun artistikoak, bere ikusmolde emozionalak eta bere programazio zehatz eta zorrotzak desberdintzen du.

Beste aldetik, Simon Trpčeski pianista Mazedoniar kulturarengako duen konpromisoagatik eta azken urte hauetan sortu den musikari hoberenetako bat izateagatik ezagutzen da. London Symphony, City of Birmingham eta Royal Liverpool-en mailako orkestra handiekin jokatu du.

Tonhalle Orchester Zurich
Lionel Bringuier,
zuzendaria
Simon Trpčeski, pianoa
Apirilak 17 / 20:00
56 / 45 / 36 / 29 / 12 €

  Sarrerak erosi