menu

Club de Creativos c de c 2018

Beste urte batez, Donostia komunikazioaren eta sormenaren erdigune bihurtuko da urteroko kongresuaren beste edizio batekin: Club de Creativos (c de c) 2018. Berriro ere komunikazio-industriako eragile guztiak bilduko ditu publizitateak garai berriotan betetzen duen rola berriro idazteko asmoz. Apirilaren 12tik 14ra bitartean izango da eta, urtero moduan, kongresua Facebookekin batera antolatu eta honako hauen lankidetza izango du: Donostia Turismoa & Convention Bureau, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

C de c 2018rako antolatutako 50 jarduera baino gehiagotan parte hartzeko asmoz, sektoreko 1.800 profesional baino gehiago (iragarleak, sortzaileak, planner-ak, egileak eta abar) iritsiko direla aurrez ikusi dute. Aurtengo edizioaren leloa#bonitasimbiosis (sinbiosi ederra) izango da eta honako hau adierazten du horrek: komunikazioaren agertoki berri horri aurre egin ahal izateko foro horren baitan sektoreko profil profesional ugariak uztartzeko duten asmoa.  Inspiraziorako, eztabaidarako, ikasteko eta gogoetarako hiru egun izango dira eta, besteak beste, konferentziak, tailerrak, solasaldiak eta erakusketak izango dira. Gehienak Kursaal jauregian egingo dituzte eta, amaitzeko, apirilaren 14an, larunbatean, Espainiako Sormenaren Sari Nazionalak banatuko dituzte.