Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

Apocalyptica Kursaalen arituko da “Plays Metallica by Four Cellos” diska ezagunaren hogeigarren urteurrena ospatzen duen biraren baitan

Gaurkotasuna / 5 apirila, 2018

Apirilaren 8an, Apocalyptica finlandiako talde ezaguna, Kursaalen arituko da (Apirilak 8, 19:00) . Lau biolontxeloz eta bateria batez osatuta dagoen taldea, “Plays Metallica by Four Cellos” diskoaren hogeigarren urteurreneko ospakizunaren biraren baitan dator Kursaalera.

Disko hau atera zenetik, musika-taldeak berezko estiloa sortzea lortu zuen, metal musikaren oinarri berriak ezartzeaz gain. Hogei urteko ibilbide honetan, miloika diska saldu dituzte mundu osoan. Ospakizun honetarako, diskoa remasterizatu dute eta hiru abesti-instrumental berri gehitu dizkiote.

Helsinkiko Sibelius Kontserbatorian ikasten ari ziren lau biolontxelo joleek sortu zuten taldea 1993an eta Apocalyptica izena jarri zioten taldeari, Apocalipsis eta Metallica hitzen bat-egitetik sortua da. Bi belaunaldietako ibilbidearen babespean, laukoteak geroz eta teknika hobea edukitzea lortu da, musika klasikoaren nahiz metalaren onena uztartuz.

 APOCALYPTICA
Apirilak 8 l  / 19:00
23 €
 Sarrera erosi