menu

Espainiako Haur Neurokirurgiako Elkartearen XXXIV. Bilerak

Espainiako Haur Neurokirurgiako Elkartearen XXXIV. Bilera

Kursaalen egin zen Espainiako Haur Neurokirurgiako Elkartearen XXXIV. Bilerak estatutik eta atzerritik etorritako 120 aditu bildu zituen “Haur neurokirurgia egunez egun” lemapean. Txostengileak gai ezberdinez aritu ziren, hala nola, onkologia-patologiak, garezur-aurpegikoak, baskularrak, hidrozefaliak eta epilepsiak. Topaketak osasun arloko azken aurrerapenak eguneratzea eta diagnosi eta kirurgi teknika berritzaileak ezagutaraztea zituen helburu, baita ikerkuntzaren garrantzia azpimarratzea ere.