Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

Fabio Biondik eta Europa Galante taldeak, Pergolesiren “Stabat Mater” obra eskainiko dute Kursaal Eszenako egitarauaren baitan

Gaurkotasuna / 15 otsaila, 2018

  • Pergolesiren bertsioa, musikaren historia osoko txalotuenetako bat da
  • Europa Galante antzinako musikan dago espezializatuta eta hala, nazioarteko famarik eta aitortzarik handiena duen antzinako musikako taldea da.
  • Europa Galante, bere sortzaile, zuzendari eta biolinista den Fabio Biondiren eskutik, Kursaalera itzultzen da datorren larunbatean, otsailak 17, antzinako musika nagusi izango den kontzertu batekin. Aipatu kontzertuan, Pergolesiren “Stabat Mater” obraren interpretazioa gailentzen da.

    Oraingo honetan, lehen partean, barroko berantiarreko konpositoreak izan ziren Latilla eta Hasse-ren obrak aurkeztuko ditu Biondik. Biak ziren opera-konpositore oparoak, baina orobat idatzi zuten musika instrumentala, oso interesgarria, hain ezaguna ez bada ere.  Antzeko patua izan zuen Domenico guztiz ezagunaren aita izan zen Alessandro Scarlattiren obrak; arrakasta handia izan zuen kantata eta oratorioen konpositore gisa, eta haren  concerto grosso oso bat entzungo dugu. Napoliar eskolaren sortzailea eta Pergolesiren maisua den Francesco Durantek 4 harirako idatzitako kontzertuetako batek osatuko du lehen zatia.

    Nahiz eta Pergolesi oso goiz hil zen (26 urte baino ez zituen), izan zuen astirik etorkizunerako uzteko pieza erlijioso bikainak biltzen dituen corpus bat; baita zenbait opera serio ere, berrikustea merezi dutenak, eta, batez ere, bi maisulan ezin eztabaidatuzkoak: “La Serva Padrona” eta Europa Galantek bigarren zatian interpretatuko duen  “Stabat Mater” hilezkorra.

    Obra hau hogei ahapaldiko eta hirurogei bertsoko poema bat da, Jacopone de Benedetti frantziskotarrak XIII. mendean idatzia, eta Kristoren heriotza amaren begietatik kontatzen duena; bitarteko didaktiko baten moduan Stabat Mater hau idatzi zuen hau, Historia Sakratua herri ezjakinari erakusteko, eta hizkera soila eta denek ulertzeko modukoa erabili zuen bere bertsoetan.

    Eragin dogmatikoetatik libre eta jatorrizko hizkuntzaren bilaketan interesatua dagoen estilo baten bilaketa etengabearen sinboloa gauzatzen du Fabio Biondik gaur egun. 1990ean sortu zuen Europa Galante, eta, hala, nazioarteko famarik eta aitortzarik handiena duen antzinako musikako talde italiarra gidatzen du.

    Otsailak 17 / 20:00
    Kursaal Auditorioa
    EUROPA GALANTE
    Fabio Biondi, biolina eta zuzendaria
    Damian Mizzi, sopranoa
    Maria de Liso, kontraltoa
    41 / 33 / 27 / 22 / 12 €
     Sarrerak erosi