menu

“Pierrot” ikuskizuna ikusteko aukera izango da asteburu honetan Kursaalen

Gaurkotasuna / 2 otsaila, 2018

  • Ikuskari hau 2 eta 5 urteko umeentzako egokia pentsatu da eta sarrera gutxi baino ez dira gelditzen

 Kursaal Eszenako haurren programazioak, “Pierrot” ikuskizuna eskainiko du bihar larunbata, otsailak 3, (18:00) Kursaaleko Ganbera Aretoan. Aipatu ikuskizuna Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera lankidetzan egiten da eta orkestrako musikariekin batera,  Dantzerti eskolako (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-Eskola) dantzari eta aktoreak arituko dira.

Commedia dell’Arte delakoan girotuta, Pierrot espazioan dagoen leku batek biziki erakarritako pertsonaia bat izango da. Badirudi ez dela inoiz hara iritsiko, baina berak bakarrik ikus ditzake hara heltzea eragozten duten oztopoak. Jokoaren, dantzaren, pantomimaren eta hainbat musikagileren musika alai eta ezohikoaren bitartez, Pierrotek bere jomugara iristeko modua aurkituko du, eta han konturatuko da dibertigarriena… bidea izan dela.

Orkestrako instrumentista talde batek joko du musika eta Xoxtakovich, Beethoven, Saint-Saens eta Brittenen lanak eskainiko dituzte.

* Sensibilizazio tailerrerako plazak agortuta daude

Otsailak 3 de febrero, 18:00
Kursaaleko Ganbera Aretoa
Pierrot
Euskadiko Orkestrako musikari taldea
Dantzertiko ikasleak
7€ / 3€ (<12 años)