Gaurkotasuna / 12 urtarrila, 2018

Chamber Orchestra of Europe Claudio Abbadok sortu zuen 1981 Yuja Wang-en musika egiteko moduak publiko berriekin nahiz zaletu sutsuekin egiten du bat eta bereziki jarraitzaile gazteak erakartzen ditu.   Yuja Wang da gaur egun nazioartean proiekziorik handiena duten pianistetako bat, eta bigarrenez bisitatuko gaitu orain, 2011ko emanaldiaren ondoren, musikari guztiz famatua bihurtuta. Prestakuntza klasiko sendoa du, birtuosismo erabatekoa, sekulako energia, pasioa, sentikortasuna, era guztietako publikoekin sintonizatzeko erraztasuna… Bere karisma eta presentzia xarmangarriagatik, poparen estetikagandik hurbilago dago, musika klasikoarengandik baino, eta hala, Yuja Wang-en kontzertuak musika-festa bat izaten dira, zentzu guztietan.Oraingo honetan munduko ganbera-orkestrarik hoberenetako bat delakoan hartzen denari laguntzen dio, Europako Ganbera Orkestrari, zeina maisurik handienek zuzendu baitute, nola diren Abbado, Harnoncourt, Haitink edo Jurowski. Obra guztiz erakargarriak dauzkan programa bat dakarte: besteak beste, Beethovenen 1. piano-kontzertua  eta Mendelssohnen-en Udako gau bateko ametsaren suite instrumentala.Haydn baten eta Mozart baten eragin estilistiko bikoitza agertzen da Beethovenen 1. piano-kontzertua, baina ez litzateke zuzena izango ez aitortzea hartan Beethovenen aztarrenak, ongi sumatzen baitira erdiko mugimenduan: lied moduko bat da, pianoaren partea nagusitzen dena, bai melodian, bai apaingarrietan. Mendelssohn Poitierseko elezaharrean eta Melusinaren ipuinetan inspiratzen da. Sugearen antzekoa bihurtzeko boterea zeukan maitagarria eta printzesa zen Melusina hau, eta Mendelssohnek Melusina Ederra oberturarako erabili zuen. Aitzakia bat besterik ez da, egiazko euskarri literariorik gabea; baina  Udako gau bateko ametsa  obrak badu euskarri hori, Shakespeareren testuak inspiratzen baitu musikagilea, lehenbizi 1826an, 17 urte besterik ez zuela, obertura ezaguna konposatu zuenean, eta 15 urte geroago, gainerako eszena-musika idatzi zuenean. Teknika helduagoa bada ere, ideiak lehen bezain gazteak dira, eta, hala, bi parteak elkarren osagarri ezinhobeak gertatzen dira. Yuja Wang-ek aukera egokia izango du inondik ere bere baliabide guztiak erakusteko programa ixten duen Chopinen Andante spianato interpretatuz,  Polonesa distiratsu eta handientsuarekin kontraste bizia sortzen duen edertasun handiko orria. YUJA WANG, pianoa CHAMBER ORCHESTRA OF EUROPE Astelehena 15 Lunes / 20:00 50 / 40 / 32 / 26 / 12 €  Sarrerak erosi

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]