Gaurkotasuna / 25 urtarrila, 2018

Club de Creativos de España (c de c) elkartearen hurrengo c de c topaketa apirilaren 12tik 14ra izango da, Kursaalen, #BonitaSimbiosis goiburupean. Kontzeptu horren bidez, harreman berriak ezartzen lagundu nahi zaie komunikazioko profesionalei, konponbide berriak aurkitzeko. Aurreko urteetan bezala, c de c 2018 topaketaren antolatzaileetako bat Facebook da, eta San Sebastián Turismo & Convention Bureau, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia ditu laguntzaile. c de c egunen zuzendari Guillermo Viglionek c de c 2018 topaketaren aurkezpenean esan du profesional guztiei zuzenduta dagoela topaketa, ez bakarrik sortzaileei, eta jende desberdina elkartuta soilik atera daitezkeela ideia desberdinak eta «ustekabeko erreakzioak». c de c elkarteko presidente Uschi Henkesek hausnarketarako foro ireki bihurtzearen ideian sakondu du. Hiru egun c de c 2018 hiru egunez izango da, eta 50 jarduera baino gehiago eskainiko ditu; besteak beste, hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak eta erakusketak. Haietako gehienak Kursaalen izango dira, eta, topaketari amaiera emateko, Espainiako Sormenaren Sari Nazionalak banatuko dira. Iaz, 1.800 profesional baino gehiago izan ziren topaketan, eta aurten 2017ko kopurua gainditzea espero da. Besteak beste, hauek hartuko dute parte c de c 2018 topaketako hitzaldietan: Fernando Machado, Burger Kingeko Marketineko presidenteorde nagusia; Kazuhiro Shimura, Dentsuko sormen-zuzendaria; Kevin Brady, Droga 5 taldeko sormen-zuzendaria; eta Carl Jonhson, Anomalyren sortzailea, bazkidea eta zuzendari exekutiboa. Horretaz gain, apirilaren 13an, ostirala, Happy Films filma estreinatuko da, Stefan Sagmeister diseinatzailearena. Sagmeister ere Donostian izango da filma aurkezteko. Hitzaldiez gain, bi solasaldi ere izango dira. Bata sektoreko enpresetan lana eta familiako bizitza bateragarri egiteari buruzkoa da; c de c elkarteak Más Mujeres Creativas elkartearekin batera antolatu du, eta, besteak beste, hauen partaidetza izango du: Mónica Moro, McCanneko sormen-zuzendari nagusia; Chacho Puebla, Lola Mullenloweko sormen-zuzendari exekutiboa; Laura Sampedro, Wieden+Kennedy agentziako sormen-zuzendaria; eta Guillermo Viglione, Dimensióneko presidentea eta sormen-zuzendari exekutiboa. Beste solasaldian, berriz, hainbat sortzailek Madrilen, Parisen eta Londresen egindako hiru mahai-ingurutan atera dituzten ondorioak ezagutuko dira. A eguna Hirugarren urtez jarraian, apirilaren 12an, osteguna, A eguneko lan-mahaiak izango dira, arratsaldez. A egunean, sortzaileen eta iragarleen arteko harremana lantzen da. Lan-mahaiak egiten diren bitartean, zenbait tailer egingo dira, bertaratzen diren guztien interesei erantzuten saiatzeko. Besteak beste, gai hauek landuko dira: taldeetako lidergoa, berrikuntza, eta agentziek bezeroekin ezarri behar duten harreman berria.  

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]