Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 8 azaroa, 2017

“Biolinaren dama” handietako bat den Viktoria Mullovak Sibelius-en “Biolinerako kontzertua” interpretatuko du. Kursaal Eszenaren kontzertu denboraldiaren baitan Bamberg-eko Sinfonikoak datorren ostegunean, azaroak 9, eskainiko duen  kontzertuan, nazionalismoa izango da oinarri nagusia. Bertan Sibelius eta Smetana-ren obrez osatutako programa eskainiko baita; zein bere herrian, Finlandian eta Txekian, mugimendu honetako musikari nagusietakoak izan ziren konpositoreen lanak hain zuzen. Sibelius finlandiar jeinuak , bere “Biolinerako kontzertu” bakarrean, etorkizunerako monumentu bat eraiki zuen. Nahiz eta kontzertu honetan egilea garai nazionalista gainditzen ari, eta bere garaiko joeretan jadanik ezin sailkatuzkoa zen estilo batean murgiltzen hasia izan, aurki daitezke oraindik obra honetan folklore horren arrasto batzuk, piezari halako kutsu mistiko eta alaia ematen diotenak. Alemaniako formazio entzutetsuak Txekiako Smetana konposagilearen “Nire Aberria” obraren 1, 2, 3 eta 4 zenbakiak ere interpretatuko ditu (obra osoa sei zenbakik osatzen dute). Txekiar musikaren aitatzat hartzen den Smetana izan zen, bere herriko folklorean oinarritutako hizkuntza musíkala erabili zuen lehen konposagilea. Bamberg-eko Orkestra Sinfonikoa, 2016. urteaz geroztik formazioaren  zuzendari titularra den Jakub Hrusa-ren agindupean ariko da, eta Viktoria Mullova biolin-jotzailearen partehartzea izango du. Orkestra, musikari aleman eta txekiarrek sortu zuten duela zazpi hamarkada, eta bere errepertorioan XVIII eta XIX. mendeetako lanak nabarmentzen dira bereziki. BAMBERGER SYMPHONIKER Osteguna, azaroak 9 / 20:00 50 / 40 / 32 / 26 /12 € Jakub Hrusa, zuzendaria Viktoria Mullova, biolina Sarrera erosi

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]