Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 10 azaroa, 2017

  • Kontzertua, Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan, datorren larunbatean izango da, azaroak 11
Los Planetas granadar taldeak eszenatokietara itzuli dela berretsi du, eta disko berri baten etorri da gainera: "Zona temporalmente autónoma". Diskoak 14 abesti ditu, eta bandaren bederatzigarren lana da. Disko honetan, musiakren esparruari dagokionez, taldeak flamenkoa ikertzen jarraitzen du, baina letrak inoiz baino politikoagoak dira taldeak. "Zona Temporalmente Autónoma" izenekoa (Hakim Bey-ren saikaera-lanaren oroitzapenetik dator titulua), Estatutik eta Kapitaletik aparte dagoen tokia da, non gure kulturaren balio gorenak, baita manipulazio sentimentalarekiko sentikorrak direnak ere, bizirik iraun baitezaketen. ("Ijitoek kantu flamenkoarekin egin duten bezala", azpimarratzen du Jotak.) Hamalau abesti, bederatzigarren diskoa. Disko horretan, elkarren ondoan daude maitasunaren tesi politikoak (himno politikoak ziren “La canción del fin del mundo” edota “Reunión en la cumbre”) eta esaldi batean zifra genitzakeen abesti asko: Hegoaldeko ontologia. Baina flamenkoa hortxe dago, baita hain agerikoa ez denean ere. Izan ere, konplikatua bezain alferrekoa da rock and rolla eta flamenkoa bereiztea Los Planetasen musikan. Haientzat ez dira mundu desberdinak, eta erabateko askatasunez igarotzen dira batetik bestera, harmoniak bereizketarik egin gabe trukatuz. Rock-banda bakar batzuek baizik ezin irabazi dute gogoangarri kalifikatzailea; izan ere, urteetan eta hamarkadetan dirauen aztarren guztiz nahastezina uzten denean herri-kulturan, orduan bakarrik lortzen da adjektibo hori. Laurogeita hamarren lehen urteetan hasi ziren Los Planetas musikagintzan, baina adiskideekin eta adiskideentzat bakarrik joaz. Alabaina, ez zen denbora asko igaro zenbait abestiren grabazioa egin eta irrati, fanzine eta aldizkari programetara bidaltzen hasi zen arte, eta aldi berean publikoak bere banda gogokoena ezagutu zuen. LOS PLANETAS Larunbata, azaroak 11   / 20:00 29 € Sarrerak erosi

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]