Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 16 azaroa, 2017

 Erabat luxuzkoa den banda batekin batera eskainiko dute kontzertua, datorren asteartean, azaroak 14 (20:00), Kursaaleko Ganbera Aretoan. Chick Corea-ren izena jazzeko handien artean dago, zalantzarik gabe, eta estatubatuarra musika-ikono izatera iritsi dela esan daiteke. Pianista ezezik teklista, konposagile eta talde-buru ere baden Corea, laugarren artista proposatuena da Grammy Sarien historian, 63 izendapen eta 22 sarirekin. Sasoi onean iritsi da 76 urte betetzera; agenda Steve Gadd bezalako aspaldiko lagunekin batera gauzatzeko proiektu berriz gainezka duela, alegia. Steve Gadd, berriz, musika garaikidean eragin handienetakoa duen bateria-jotzailea dela esan dezakegu. Modern Drummer eta Drummer World bezalako aldizkari espezialduek munduko hamar bateria-jotzaile hoberenen artean aipatu izan dute eta, besteak beste, Paul McCartney, Paul Simon, Steely Dan, Joe Cocker eta Eric Clapton-en mailako musikariekin aritu izan da. Bi artista hauek, fusio elektriko nahiz rockeroen laborategia izan zen Return Forever hartan ezagutu zuten elkar eta, harrezkero, sarritan aritu izan dira elkarlanean. Kolaborazio horien emaitzak: “The Leprechaun” (1975), “My Spanish Heart” (1976), “The Mad Hatter” (1978)  edo ”Three Quartets” (1981) bezalako diskoetan entzun daitezke. Denborak aurrera egin ahala, Corea eta Gadd-en arteko harremana  adiskidantzakoa izatera iritsi da, elkarrenganako miresmena tarteko. Coreak dio: “Steve eta biok aspalditik gara gertukoak bai musikari bezala, bai lagun bezala ere. Elkartzen garen aldiro, automatikoki pizten den zerbait dago”. Eta Gadd-ek eransten du: “Chick-ekin aritzeko aukera oro aprobetxatzen dut, horrek beste musika maila batera eramaten nauelako”. 2017ko bigarren seihilekoan, bi geinu hauek errepidera bueltatu dira, beste behin ere, orain arte gidatu gabeko banda batekin: Beningo Lionel Loueké, gitarrra jotzen; Estatu Batuetako Steve Wilson, saxoa eta flautekin; Carlitos del Puerto kubatarra kontrabaxu eta baxu elektrikoan, eta Venezuelako Luisito Quintero perkusioarekin. Datorren asteartean, azaroak 14, Kursaalen eskainiko duten kontzertuan, hainbat urteetan elkarrekin egindako lana eta abestiak errepasatuko dituzte. Chick Corea & Steve Gadd Quartet Azaroak 14, asteartea, 20:00 Kursaal Ganbera Aretoa Steve Gadd, bateria / Lionel Loueké, gitarrak eta ahotsa /Carlitos del Puerto, kontrabaxua eta baxu elektrikoa /Luisito Quintero, perkusioak / Steve Wilson, saxoa eta flautak Sarreren zenbatekoa: 41 €

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]