Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 22 azaroa, 2017

• Hitzordu bikoitza larunbat gauean, 25, eta igande eguerdian, 26, izango da, Nineu jatetxean. The Como Mothers Como hiriko ahotsak dira (Mississippi). 1500 biztanleko hiri txiki bat da Como, eta izkina guztietan aditzen dira bluesa eta gospela. Oraingo honetan, Angele Taylor eta Della Daniel ahizpek, Ester Mae Smith beren aspaldiko adiskidearekin, hartuko dute aurrea, beren espiritualen bitartez Jainkoari abesteko. Bizitza osoa daramate abesten Mount Moriah eliza baptistan, Comon, eta larunbat eta igandean Nineu jatetxean arituko dira.  Oraingo honetan, gospel-hirukote amerikarraren ahotsen indarrak bat egingo du Nineu jatetxeko gastronomiarekin, eta proposamen gastro-musikal original bat izango da emaitza. Hitzordu bikoitz batekin dator gospel-hirukotea Kursaalera. Aurreneko hitzordua larunbat gauean izango da, 25ean, afaria, 20:00tan, eta bigarrena, igande eguerdian, 26an, gospel bazkari bat izango da, 13:00tan. The Como Mothers hirukoteak maiatzean argitaratu zuen bere azken diskoa, “Move Upstairs”, 11 abestik osatua, eta hartan konbinatzen asmatu dute 60-70 hamarkadetako gospela eta soul, funk eta rithm & blues-a. Nineu jatetxeko sukaldariek prestatuko dute, Mikel Gallo chef-aren gidaritzapean, afarian eta bazkarian zerbitzatuko den menua. Menu guztiz gozo bat antolatu dute, ondorengo hau: ogi txigortua antxoa marinatuarekin, txangurro-entsalada, otarrainxka erreak mojo berdearekin, endibia errea, ajoarriero-bakailaoa eta behi-isatsa hezurrik gabea eta gisatua. Menuan sartzen dira postrea (torrada karamelizatua), edariak eta kafea. Horiexek dira proposamen gastro-musikal zoragarri baten osagaiak, egiazko gospelaren zaleentzat. THE COMO MOTHERS Nineu jatetxea Larunbata, azaroak 25 / 20:00 Igandea, azaroak 26 / 13:00 51 € (Erreserbak 943 00 31 70)

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]