Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 29 azaroa, 2017

  • Azaroaren 30ean, 20:00etan amaituko den biran 57 kontzertu eskaini ditu eta gehienetan sarrera guztiak agortu ditu
Euskadiko Orkestrarekin sinatutako disko gogoangarri hura argitaratu zenetik urte bi igaro direnean, Ken Zazpi-k taldearen proiektuari aparteko kemenaz heldu dio berriro ere, eta honako Phoenicoperus” honetan agertzen du bere sorkuntza berria. Gure inguruan jazotzen diren krisialdiek, pertsonalak zein gizartearenak izan, izua sortzen diguten arren, garaiak itxi eta, adore berrituaz, aro berriak zabaltzeko balio izaten dutela diote. Bizitza, musika bezala, etengabeko birjaiotzea da. Sinbologia honi heldu dio oraingoan Gernikako taldeak, lan berria aurkezteko unean. Dena errautsetara doa, maitasuna, askatasuna eta heriotza izan ezik, konstante unibertsal hauek beti ari baitira birsortzen pertsonaren gogo-bihotzean, bere urratsen gidari bilakatzeko, gaueko izarren dirdirak dagien moduan. Diskoaren izenburutik hasita barruko mamiraino, nortasun hori azaldu nahi izan du Ken Zazpi-k, hamar eguzkiren antzera konposatu dituen hamar abesti berri hauen bidez. “Phoenicoperus” diskoa 2015eko abuztutik irailera bitartean grabatu da Higain estudioan, Haritz Harreguy-rekin, Ricky Falkner ekoizlearen gidaritzapean. Ekoizpenaren zentzuak sendotasuna gehitu dio taldearen berezko ahalmenari. Oso taldearena den pop-rock-psikodeliaren unibertsoa eraberritzen lagundu du Ricky Falknerren lanak, berez handiak ziren kan-tak haratago handituz. Eta azkenean, barru-barrutik, hunkitzeraino heltzen gaituzten kanta zabalak aurkezten dizkigu Ken Zazpi-ren lan berriak, taldeak emozioak eta intentsitateak orekatzeko ohi duen abileziaz moldatuta, abestiok gure barnean behin eta berriro piztu daitezen ekoiztuta. Diskoak, bidaia batean eramango bagintu bezala, pasarte eta momentu ezberdinez harritzen eta asaldatzen gaitu, soinu anitzak, erritmo hiptonizatzaileak eta kolore aberatsen xehetasunak erakutsiz, guztiz zaporetsu eta erakargarria suertatzen den lan borobil bat osoturik. Bira amaierako kontzertu honetan, Ken Zazpik bere azken laneko abestiak nahiz bere abesti ezagunenak eskainiko ditu. KEN ZAZPI Azaroak 30 osteguna / 20:00 19€

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]