Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 17 azaroa, 2017

  Datorren azaroan 18, larunbata, La Maquinék produzituriko “El bosque de Grimm” ikuskaria eskainiko da Kursaaleko Ganbera Aretoan, Charles Perraultek eta Grimm anaiek bildutako maitagarrien ipuinetako giroan inspiratutako lana. Maurice Ravel frantses-euskaldunaren “Ma mère l'Oye” musika-piezaren bitartez egituratua dago obra, eta zuzeneko pianoarekin interpretatuko da. Haurrentzat eta familientzat dago obra hau pentsatua; keinu-antzerkia da, eta txotxongiloak eta bideoa ere badira. Ravelen musikak hezurmamitzen du obra, eta haur-ipuinen birsorkuntza estilizatua gertatzen da. Piezak hizkuntza iradokitzaile baten moduan jokatzen du, belaunaldiz belaunaldi igaro diren ipuin tradizional ezagunenetako batzuen giroa eta une nagusiak deskribatuz: Txanagorritxo, Barbantxo, Edurnezuri edota Errauskine. Grimmen basoak ipuin guztiak sortzen diren eta pertsonaia guztiak elkarrekin bizi diren irudimeneko toki bat gogorarazten du. Ipuinetako pertsonaia ezagunenetako batzuk, nola diren Txanagorritxo, Barbantxo eta Edurnezuri, basoan bizi dira elkarrekin, baina otso gaiztoak denak jan nahi ditu. Otsoak, une batez agertuta, pertsonaia guztiak jaten ditu; Txanagorritxok, ordea, otsoaren sabeletik denak ateratzea lortzen du. Joaquín Casanovak eta Elisa Ramosek (La Maquinéren sortzaileek) sorturiko ikuskariak tolesgabetasunera itzularazten gaitu, ikusleari asko gustatuko zaion obra delikatu batean, musikaren bitartez berrituz denok ezagutzen ditugun ipuin herrikoiak. Ikuskari honek antzezpen-arteen MAX 2014 saria eskuratu du haur-ikuskari hoberenaren kategorian, eta berebat lortu du Teatro Andaluz SGAE haur-ikuskari hoberenaren saria. EL BOSQUE DE GRIMM Kursaal Ganbera Aretoa Larunbata, azaroak 18/ 18:00 7 € / 3 € (<12 urte)    

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]