Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 2 ekaina, 2017

Teknika lanuda eta musikaltasun bikaina dituen Vladimir Ashkenazy, azken belaunaldiko pianistarik nabarmenetakoa da, zalantzarik gabe.   Zenbait urte eman ondoren pianista gisa jendaurrean jardun gabe, eta oso errezital-agenda murritzarekin, Vladimir Ashkenazy Vovka bere semearekin dator Kursaalera, lau eskuko eta bi pianoko programa interesgarri batekin. Lau eskuko errepertorioa oso zabala da, eta etxe barneko entretenimendurako egindako musikarekin dago batez ere lotua. Bi pianorako obrak, berriz, jendaurrean interpretatzekoak izaten dira, eta, gehienetan, efektistagoak eta birtuosoagoak izan ohi dira esku bakarrekoak baino. XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, musikagileek etengabe erantzuten diote bikoteko pianoarentzako musitaren eskariari. Schuberten lau eskuko pianorako lanak salbuespen dira, eta parekorik gabea, literatura musikalean; ez dago genero honetan halako intentsitatez aritu den konpositorerik. Divertissement la hongroise obra 1824an konposatu zuen Schubertek, Hungarian egin zuen egonaldi batean, herri-doinu hungariar batean oinarriturik, eta obra folklorista da, jeinuz eta Schubertek berezkoa zuen nostalgiaz betea.   Smetanaren Nire aberria saila osatzen duten sei poema sinfonikoetako bat da Vltava (edo Moldava ibaia). Honako hauxe da inondik ere egilearen piezarik ezagunena, eta XVI. mendeko doinu ospetsu baten egokitzapenean oinarritzen da. Izan ere, herri askok beren errepertoriokotzat hartzen dute obra hau, besteak beste bretoiek, eskoziarrek, poloniarrek eta flamenkoek. XIX eta XX. mendeetan asko zabaldu zen pianorako literatura, baita bi interpreterentzako piezen errepertorioa ere. Ravelen Espainiar Rapsodia bi pianorako obra gisa sortu zen aurrena, eta egileak segituan orkestratu zuen. Obraren lau mugimenduek oso multzo homogeneoa osatzen dute, eta hartan iritsi zuen Ziburuko musikagilearen birtuosismo tinbrikoak mailarik gorena. Erromantizismoaren estetika berriak bi pianoren erabilera sustatu zuen, instrumentuaren efektuak eta soinukalitatea areagotzeko xedeaz. Horren erakusgarri argia da Rachmaninoven 1. suitea, 1893an konposatua, Lermontov, Byron, Tiutchev eta Komiakov idazleen poemen zati banarentzako.  ASHKENAZY-TARRAK ETA ERRUSIAR MUSIKA Ekainak 4 igandea / 19:00 36 / 29 / 24 / 20 /12 € Vladimir Ashkenazy, piano Vovka Ashkenazy, piano

Alba G. Corral artistaren ‘Entremaliat’ obra Kursaaleko fatxadan proiektatuko da asteburu honetan

Kursaalek eta Tabakalerak elkarlanean arte digitaleko proposamen berri bat aurkeztuko dute Irekiak Gallery Weekend programaren baitan. Tabakalerako Medialaben sortutako instalazio artistikoa da Entremaliat, eraikinarekin elkarrizketa sortzen duen arte generatiboko obra. Tabakalerak, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, […]

Patti Smithek ireki du Kursaal Eszenako denboraldia

Irailaren 28an, asteazkena, rockero ospetsuak bere bandarekin joko du. Sarrerak salgai www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatilan. Datorren asteazkena, irailak 28, Kursaal Eszenako programazioan data garrantzitsua izango da, Patti Smith polifazetikoak, askok “punkaren amabitxia” izenez ezagutzen […]

Patti Smith-ek irekiko du Kursaal Eszenaren denboraldi berria

“Punk-aren amabitxia” irailaren 28an, bere taldeak lagunduta itzuliko da Donostiara. Patti Smith bera eta Emir Kusturica bezalako nazioarteko izenekin batera, herri musikaren arloko eskaintza osatuko da lurraldean sakonki errotutako proposamenekin: Benito Lertxundiren emanaldia edo Gontzal […]