Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Derrigorrezkoa da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala erakustea ikuskizunetara sartu ahal izateko.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 4 maiatza, 2017

Bihar, maiatzak 5, helduko da Loquillo Kursaal Auditoriora (20:00), “Salud y Rock & Roll” bere itzulian. Titulu hori bera du 2016ko arrakasta handietako bat izan den disko baten lehen bakunak ere. “Salud y Rock & Roll” himno errebelde bat da, Loquillok berak eta Juan Mari Montes poetak izenpetua. Horrek eta beste 11 abestik osatzen dute Loquilloren azkeneko diskoa, “Viento del este” (Warner). Disko horretan, rockaren hizkera erabiliz, gaurko errealitateaz eta jadanik ez dauden gauzen eta pertsonen oroitzapenaz mintzatzen da Loquillo. José María San-ek jadanik existitzen ez den Clot bere auzoan duela bost urte egin zituen argazki batzuetatik sortu zen ideia. Albuma Josu Garcíak eta Mario Cobok ekoitzi dute eta hamabi abesti dauzka, besteren artean, “En el final de los días”, “Limousinas y estrellas”’, “A tono bravo”,  “El mundo que conocimos” edota “Viaje al norte” titulu iradokitzaileak dauzkatenak. Abesti horiek guztiak Carlos Segarrak, Sabino Méndezek, Igor Paskualek, Mario Cobok eta Leivak sinatu dituzte, eta Loquillo eta Carlos Zanón, berriz, arduratu dira hitzen idazketaz. Loquillo, morroi gogorra, itxura bikainekoa, askoz ere gehiago da rock and roll-eko ohiko abeslaria baino. Auzoko makarraren larrua eta traje akasgabea eta ganster-kapela daramatzan dandyaren estiloa bateratzen ditu haren estetikak. Ez daki ahoa itxita edukitzen, eta beraren adierazpenak zurrunbiloaren erdi-erdian egoten dira beti. Loquilloren iritziak su-piztaileak izaten dira beti. Hurbildu izan da politikaren mundura, baina, denbora igaro ahala, desilusionatuz joan da; ez da otzandu ordea, hortxe jarraitzen du, beha, inork uste ez duenean eraso egiteko.   Ostirala, maiatzak 5 / 20:00 25 €

Opus Liricak 2023ko otsailera atzeratu du “Pagliacci” bere ekoizpen berria

Egungo osasun egoera dela eta, Opus Lirica-k erabaki du “Pagliacci” bere ekoizpen berria 2023 urteko otsailera aldatzea. Otsailaren 18 eta 19rako aurreikusitako emanaldiak, eta otsailaren 20rako iragarrita zegoen familiarteko publikoari zuzendutako “Goazen operara” kontzertua 2023ko […]

Javier Camarenak bere errepertorioko obra zailenetakoen aukeraketa aurkeztuko du Kursaalen

Bihar, urtarrilaren 13, ostegunarekin, Javier Camarena tenorrak errezital bat emango du Kursaal Eszenaren denboraldiaren baitan. Aurrez Donostiara egindako bi bisitaldietan, 2016 eta 2020 urteetan, publikoak harrera bikaina egin zion eta nazioarteko panorama lirikoko erreferente nagusietako […]

Javier Camarenaren kotzertua urtarrilaren 13an izango da, hasieratik iragarri bezala

Eusko Jaurlaritzak covid-19ari aurre egiteko hartutako azken neurriek aforo murrizketa agintzen duten arren, eta emanaldia beste data batera aldatzea ezinezkoa gertatu denez, Kursaal Eszenaren baitan programatutako Javier Camarenaren kontzertua hasieratik iragarritako datan izango da. Errezitala […]