Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 10 maiatza, 2017

Rene Jacobs Maisu ezaguna Kursaalen arituko da bihar ostegunean (Maiatzak 11), Helsinki Baroque Orchestrarekin batera, Mozart eta Beethovenen interpretazio berezi bat eskaintzeko. René Jacobsek 250 grabaziotik gora egin ditu; oso lan handia egin du abeslari, zuzendari, ikerlari eta irakasle gisa, eta leku nabarmena eskuratu du ahozko musika barrokoaren eta klasikoaren esparruan. Garai klasikoko musikagile nagusietako biren obrekiko programa bat aurkezten du oraingoan, Beethovenen lehen garaiko bi obrekin batera. Kontzertua, “Mozart suediarra” deitzen zaion, Kraus konpositorearen Dido eta Eneas obraren suitearekin hasiko da. Haydnek aitortu zuen bi jeinu ezagutu zituela bere bizitzan; Kraus zen haietako bat (bestea, nonbait, Mozart zen). Oso obra oparoa utzi zuen, besteren artean beste musikagileei egotzi zitzaizkien sinfonia batzuk, eta galdu diren beste asko. Krausek Dido & Eneas opera idatzi zuen (“Eneas Kartagon” ere esaten zitzaion) Stockholmeko opera berrirako, Dido, Kartagoko erreginaren eta Eneas troiar heroiaren arteko maitasunezko istorioa kontatuz. Jacobsek Mozarten errepertorioa sakontzen du austriar musikagilearen aria-sorta batekin. Izan ere, Mozart izan da ahotserako konpositoreetan historiado handienetako bat. Kontzertuko aria operako arien antzeko aria edo eszena bat da, egitura eta estilo librean eta ahotserako eta orkestrarako ondua, eta Mozartenak dira gaur egun maizenik interpretatzen direnak. Alma grande e nobil core guztiz ezaguna historiako soprano handi guztiek interpretatu dute, baita Bella mia fiamma, addio! zoragarria ere. Kontzertuaren bigarren zatian, Beethovenen lehen sinfonia izango da nagusi. “Adio XVIII. mendeari” den honetan (ia segurua baita 1799koa dela), estiloa tradizionala da oraindik, eta orkestra tipikoki haydindarra da; alabaina, badira berezitasun batzuk Beethovenen talentua agertzen dutenak, orduantxe azaltzekoa baitzen hura bere betetasunean; xehetasun askok osaturiko berezitasun bat da, obra honen lehen entzuleei inondik ere harrigarria gertatuko zitzaiona. HELSINKI BAROQUE ORCHESTRA Maiatzak 11 osteguna / 20:00 46 / 37 / 30 / 24 / 12 € Helsinki Baroque Orchestra René Jacobs, zuzendaria Sophie Karthäuser, sopranoa carritoSarrera erosi

Alba G. Corral artistaren ‘Entremaliat’ obra Kursaaleko fatxadan proiektatuko da asteburu honetan

Kursaalek eta Tabakalerak elkarlanean arte digitaleko proposamen berri bat aurkeztuko dute Irekiak Gallery Weekend programaren baitan. Tabakalerako Medialaben sortutako instalazio artistikoa da Entremaliat, eraikinarekin elkarrizketa sortzen duen arte generatiboko obra. Tabakalerak, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, […]

Patti Smithek ireki du Kursaal Eszenako denboraldia

Irailaren 28an, asteazkena, rockero ospetsuak bere bandarekin joko du. Sarrerak salgai www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatilan. Datorren asteazkena, irailak 28, Kursaal Eszenako programazioan data garrantzitsua izango da, Patti Smith polifazetikoak, askok “punkaren amabitxia” izenez ezagutzen […]

Patti Smith-ek irekiko du Kursaal Eszenaren denboraldi berria

“Punk-aren amabitxia” irailaren 28an, bere taldeak lagunduta itzuliko da Donostiara. Patti Smith bera eta Emir Kusturica bezalako nazioarteko izenekin batera, herri musikaren arloko eskaintza osatuko da lurraldean sakonki errotutako proposamenekin: Benito Lertxundiren emanaldia edo Gontzal […]