Gaurkotasuna / 23 martxoa, 2017

Kontzertua ostiralean ospatuko da martxoaren 24ean, arratsaldeko 20:00etan, Kursaaleko Ganbera Aretoan
  1. hamarkadan Genesis banda mitikoaren gitarrista izandako Steve Hackett Kursaalen arituko da, ikuskizun berri eta zirraragarri batekin: “Tour Genesis Revisited with Classical Hackett”.
Steve Hackett eta bere musikariek, Genesis talde ezagunaren kantak nahiz bakarka argitaratu duen diskoko kantak abestuko dituzte. Hala nola, “Wind and Wuthering” albumeko hainbat abesti eskainiko dituzte, diskoaren 40. urteurrena betetzen den honetan. Set listak gainera, “The Musical Box” bezalako kuttunak ere hartzen ditu, orain arte inoiz interpretatuak izan ez diren Genesis taldearen hainbat abestiz gain. Esaterako, “Inside & Out” eta “Anyway”, beste batzuen artean. Hau guztiaz gain, Hackettek bere azken diskoko hainbat abesti eskainiko ditu. Steve Hackett, rock progresiboko Genesis taldearen gitarrista izandakoa, 70.hamarkadan egin zen ospetsu. Taldea utzi ondoren, bakarkako ibilbideari ekin zion eta garai hauetan 30 disko baino gehiago argitaratu ditu. Horretaz gain, Genesis taldearekin beste 7 argitaratu zituen eta baita GTR taldearekin argitaratu zuena ere, azken hau, YES taldeko Steve Howerekin batera. Banda indartsu bat izango du bidelagun Hackettek bira honetan: Roger King (teklatuak), Gary O’Toole (bateria), Nick Beggs (baxua), Rob Townsend (saxofoia) eta Nad Sylvan (ahotsa). STEVE HACKETT Martxoak 24 Larunbata / 20:00 31 € carrito Sarrera erosi  

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]