Gaurkotasuna / 1 martxoa, 2017

Bihar Les Luthiers argentinar taldeak Kursaalean estreinatuko du bere ikuskizun berria, hots, ¡Chist! Hiru emanaldi baino ez ditu eskainiko Kursaalen, martxoaren 2an, 3an eta 4an. Oraindik sarrerak geratzen dira talde argentinarraren historiako obrarik onenen antologia ikusteko. Les Luthiers-ek bere 49 urteko ibilbidean sortu dituen lanik arrakastatsuenetako eta barregarrienetako batzuk biltzen ditu ¡Chist! ikuskizunak. Haren hari nagusia “La Comisión” lana da; bertan, bi politikari ustelen gorabeherak dakarzkigu, himno nazionala beren interesen arabera aldatu nahi dutenak. Antologia osatzeko, beste zenbait pieza daude, adibidez, “La Bella y Graciosa Moza Marchóse a Lavar la Ropa”, “Educación Sexual Moderna”, “Los Jóvenes de Hoy en Día”, “Manuel Darío”, “El Bolero de los Celos” eta “La hija de Escipión”, guztiak ere beste ikuskizun batzuetatik ateratakoak, esaterako, Bromato de armonio, Unen Canto con Humor edo Por Humor al Arte. Antologia honek garbi uzten du indarrean jarraitzen duela haren umore dibertigarriak, eta umore horren ezaugarri nagusiak sormena, buru-argitasuna eta ironia direla. Sortu zenetik (1967), 9 milioi pertsonak baino gehiagok ikusi dute Les Luthiers 15 herrialdetan, 35 ikuskizunen eta 170 eszena eta abestiren bidez. Taldearen 49 urteko historian zehar, nazioarteko sari ugari jaso ditu.
Les Luthiers

Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen “Brandenburgoko kontzertu” ezagunak ekarriko ditu Kursaal Eszenara

Alemandar musikagilearen obraren 300. urteurrenean. Abenduaren 2an, ostegunarekin, Sevillako Orkestra Barrokoa Kursaal Auditorioan ariko da, Kursaal Eszenaren  musika klasikoko atalaren baitan. Alfonso Sebastiánek zuzenduko duen emanaldiarekin, orkestrak bat egiten du Bachen Brandenburgoko Kontzertu ospetsuen hirugarren […]

Marizak Amália, fadoaren diva handia omenduko du Kursaal Eszenara bueltan

Azaroaren 30 asteartean, Mariza, egungo portugaldar ahots handia bezala aitortua, Kursaal Eszenara bueltan da ospakizun bikoitza izango den kontzertuarekin: eszenatokietan daramatzan hogei urteak ospatzearekin batera, Amália, fadoaren ahots ospetsua jaio zenaren mendeurrena ere ospatuko du. […]

Mozartland o cómo dar a conocer la figura de Mozart y su música a niños y niñas a partir de 3 años, de la mano de Kursaal Eszena

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio […]